Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Martxan da aurrekontu partehartzaileen bozketa, eta 22 proposamen daude aukeran

Дата публикации: 01-07-2026 08:37:34

Uztailaren 10era arte eman daiteke botoa 'astigarraga.eus' atarian, eta aukera presentziala izango da gaur eta datorren astean.

Основное содержимое страницы с новостью.

Gaurtik dago martxan aurrekontu partehartzaileetan botoa emateko epea, 240.000 euro zertarako erabili erabakitzeko. 22 proposamen daude aukeran, eta horietatik lau aukeratu ditzakete herritarrek, gehienez ere. Uztailaren 10era arte eman dezakete botoa, online, astigarraga.eus/parte-hartu atarian.

Presentzialki egiteko aukera ere izango dute, nahiago dutenek. Gaur bertan (asteazkena), zita bikoitza jarri dute horretarako: Kontxa Etxeberria plazan izango dira goizean, 11:30etatik 12:30etara; eta Joseba Barandiaran plazan arratsaldean, 19:00etatik 20:00etara. Datorren astean erre­pi­katuko dute aukera presentziala: uztailaren 8an (asteazkena) Joseba Barandiaran plazan izan­go dira, goizeko 11:30etatik 12:30etara; eta hilaren 9an (osteguna) Kontxa Etxeberria plazan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

Denera 224 proposamen aurkeztu dituzte herritarrek, eta horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu ondoren, ondoko 22ak iritsi dira prozesuaren azkeneko fasera. Horrela, baztertu egin dituzte udal eskumenekoak ez direnak, aurrekontua gainditzen dutenak, edo bideragarritasun teknikorik ez dutenak.

Orain, aurrera egin dutenen artean, herritarrek aukeratuko dute zein gauzatuko diren. 16 urtetik gorakoek izango dute botoa emateko aukera.

Ondoko dokumentuan daude jasota 22 proposamenak:

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1"Euskarari uko egitea pribilegiorako bide" bihurtu dela salatzeko deia, Arrasateko Protokoloaren eskutik011.9401-07-2026
2Metropoli Forala 2018-10-240524-10-2018
3Zarkumendegi berritzeko, 240.000 euroko partida015.2614-07-2026
4EAJk etxebizitza krisiaren aurrean geldotasuna leporatu dio EH Bilduri021.3908-07-2026
5"Euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatu dute Iruñeko Euskaltzaleon Martxan08.7514-06-2026
6Metropoli Forala 2020-11-110511-11-2020
7Metropoli Forala 2018-12-140514-12-2018
8EAJren «gezurrak eta noraeza» salatu ditu udal gobernuak, DBHren inguruan09.2202-07-2026
9Etxarrengo Kontzejuaren baso aprobetxamendua salgai01019-06-2026
10PSE-EEk salatu du presoen aldeko manifestazioa egitarauan sartzea024.7423-06-2026

Классификация: Международные. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.19. Источник: kronika.eus.