Txirrindulari ibilbideari amaiera ematea erabaki dute. Biek aurreko asteko Beasaingo lasterketan eman zioten amaiera txirrindularitza ibilbideari
25/09/2026 Actualizado a las 20:22h.
Aitor Agirrek eta Mattin Salegik txirrindulari ibilbideari amaiera ematea erabaki dute. Biek aurreko asteko Beasaingo lasterketan eman zioten amaiera txirrindularitza ibilbideari.
«Txirrindulari oso ezberdinak izan dira, baina ezaugarri bat izan dute amankomunean: ihesaldietan erakutsitako ausardia. Bai Agirrek eta baita Salegik ere beti eman dute aurpegia errepidean, eta lanerako grina erakutsi dute. Pelotoian lasterketa Salegik bezala irakurtzea gutxiren eskura egon da, eta Agirrek izan duen 'motorra' ere txirrindulari gutxik izan dute», adierazi du Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.
Aitor Agirrek, gainera, denboraldi bikaina osatu du elite mailan. Erlojupekoan Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabazi ditu, baita Euskadiko errepideko txapelketa ere. «Emaitza horiek gorabehera, ez du profesionaletara jauzi egiteko aukera duinik jaso, eta beste bide bat hartzeko erabakia hartu du, egindako ibilbidearekin harro».
Alebinetan, 11 urterekin, hasitako bideari amaiera ematea erabaki dute biek. Urte askotan errepideetan barrena kilometroak pilatu ondoren, txirrindularitza beste modu batera bizitzeko unea iritsi zaie.

Viveros San Anton-Marduko juniorrek ere amaitu dute denboraldia
Viveros San Anton-Mardu taldeko juniorrek ere amaitu dute 2026ko denboraldia. Elgoibarko San Pedro auzoan jokatutako lasterketan eman zioten amaiera denboraldiari, eta Jon Berasategi izan zen taldeko onena, 18. postuan helmugaratuta.
Datorren denboraldian, Lukas Blanco, Peru Calvo eta Jon Berasategi sub-23 mailan ariko dira. Horrela, nolabait, Mattin Salegik eta Aitor Agirrek utzitako lekukoa hartuz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 2 | Errigora eta Erriberako nekazari adinduna | 0 | 0 | 30-10-2017 |
| 3 | Emakumeen Txokoa, 15 urte herriko emakumeekin batera eraikitzen | 0 | 14.17 | 19-09-2026 |
| 4 | Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, erakundeen arteko protokoloa sinatu dute | 0 | 19.98 | 08-05-2026 |
| 5 | Nekez taldea. Ander Arlegi Izko eta Jon Ziriza Murugarren | 0 | 0 | 24-01-2018 |
| 6 | Atzera ere Irañeta eta Uharte arteko argindar linea berritzeko baimena eman dute | 0 | 5 | 24-03-2026 |
| 7 | Zarauzko La Salle ikastetxeak instalazioak berriztatu ditu uda honetan | 0 | 8.34 | 17-09-2026 |
| 8 | Mikel Morras eta Rolan Garces Maiatza Rocken azken emanaldiaz | 0 | 5 | 23-05-2019 |
| 9 | Urteko 5. erailketa matxista Euskal Herrian | 0 | 30.64 | 23-05-2026 |
| 10 | Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan | 0 | 8.31 | 25-07-2026 |