Hemezortzi urte azpikoen xake txapelketa jokatu dute Bergaran eta aretxabaletarra eta bergararra, biak hirugarren postuan sailkatu dira. Julen Larrañaga oñatiarrak bosgarren postua lortu du.
Bergarako xake eskolak antolatuta, hemezortzi urtetik beherako gazteen xake txapelketa jokatu zuten egubakoitzean; hamar minutuko partidak, suitzar erara. Azken sailkapenean, Ekaitz Apraiz aretxabaletarra –mutiletan eta orokorrean– eta Bianca Maldonado bergararra –nesken kategorian– hirugarren postuan sailkatu dira, 5,5 eta 3,5 puntu lortuta. Julen Larragañaga oñatiarra, berriz, bosgarren, bost punturekin. Lehen bergararrak, Hodei Iturrospe eta Ekain Sanchez izan dira, biek puntu kopuru bera lortuta, 4,5. Durangokoa eta Azkoitikoa ziren lehen bi sailkatuak. Zarauzko, Legazpiko eta Madrileko parte-hartzaileak ere egon dira.
Bergarako Bolua auzoan ospatzen ari diren Santa Ana jaien barruan egin dute xake txapelketa.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ezkurdiak eta Zabaletak ez diote Mastersari hasiera ona eman | 0 | 17.1 | 20-07-2026 |
| 2 | Metropoli Forala 2020-09-28 | 0 | 5 | 28-09-2020 |
| 3 | Haritz Pascual: rollerskia | 0 | 5 | 17-10-2017 |
| 4 | Esperimentua, finalera! | 0 | 17.31 | 09-03-2026 |
| 5 | CaixaBank Mastersa aurkeztu dute | 0 | 8.34 | 24-06-2026 |
| 6 | Metropoli Forala 2021-01-07 | 0 | 5 | 07-01-2021 |
| 7 | Metropoli Forala 2020-11-11 | 0 | 5 | 11-11-2020 |
| 8 | Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoan | 0 | 16.09 | 24-07-2026 |
| 9 | Borja Zubizarreta eta Naroa Uria garaile EH Mendi Erronkan | 0 | 5 | 06-06-2026 |
| 10 | Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria, Matx podcastean | 0 | 15 | 25-07-2026 |