Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ehun lagunetik gora izango dira VIII. Mangaixue mendi bizikleta martxan

Дата публикации: 18-09-2026 13:45:16

Arratsaldeko 15:15ean emango zaio irteera probari larunbat honetan eta azken unera arte izango da zabalik izena emateko aukera

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

18/09/2026 a las 14:05h.

Anaitasuna mendi bazkunako kideek hasi dute jada Mangaixue mendi bizikleta probaren zortzigarren edizioari hasiera emateko atzera kontaketa. Egin beharreko antolaketak eginak daude baina garrantzitsuena, Mangaixue berari irteera eta amaiera ematea falta da.

Plazaberritik abiatu beharko dute parte hartzaileek bibizikleta gaineko ibilaldia larunbat honetan,15:15ean. Bi aukera artean egin beharko dute hautua partehartzaileek. Batetik, ibilbide luzea egin ahal izango dute. Honek 33 kilometro eta 1.500 metroko desnibel positiboa izango ditu; eta motza, bestetik, 25 kilometro eta 1.100 metroko desnibel positiboarekin.

Inskripzioa, egunean bertan ere bai

Antolatzaileek emandako datuen arabera, egun lagun inguruk eman dute izena mendi bizikleta martxan parte hartzeko. Hala ere, inskripzioak zabalik jarraitzen du eta oraindik ere eman daiteke izena.

Azken unera arte parte hartzea erabaki ez dutenek, aukera izango dute, egunean bertan, 14:15etik aurrera, izena emateko. 25 euro ordaindu behar da izen ematea.

Adin mugarik ez dute zehaztu antolatzaileek. Dena den, 18 urtetik beherako herritarrek heldu baten baimena izan beharko dute mendi martxa egiteko; azken horiek, gainera, baimen orria sinatuta aurkeztu beharko dute egunean bertan.

Ibilbideari dagokionez, aurreko urteetako «berdintsua» izango dela adierazi dute Anaitasuna mendi bazkunako kideek, baina edizio bakoitzean egin ohi izan duten bezala «aldaketa txiki batzuk» txertatuko dituzte. Beraz, sorpresa puntua ere izango du, ohi bezala, aurtengo Mangaixue edizio berriak.

Newsletter

Bizikletaren inguruko festa handi bat izango da Mangaixue martxa eta aurreko ediziotan bezala, proba amaitzean zozketa ugari egingo dituzte antolatzaileek parte hartzaileen artean. Beraz, lagunartean eta kirola eginez arratsalde ederra igarotzeaz gainera, opariren batekin etxeratzeko tartea ere izango dute proban parte hartzen dutenek.

Gainera, ohiko mendi bizikletarekin edo eBike motako bizikletarekin osatu ahal izango dute ibilbidea.

Proba amaitu ostean, Elkargunean izango dute dutxatzeko aukera VII. Mangaixue martxan parte hartzen dutenek.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ttakunen Mendiparta 2026, Jesus Larrañagaren omenez larunbat honetan014.1710-09-2026
2Beste eraso bat: sua egin dute kanpoko frontoian eta zorua hondatu dute05.5223-07-2026
3XI. Sagardo txapelketa jokatuko da larunbatean Aizarnazabalen0515-07-2026
4Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean01525-05-2026
5Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik2615-07-2026
6Greba doinu artean entzun dira bertsoak Aihotz plazan08.0405-08-2026
7II. Mus txapelketa egingo da ostiral honetan, uztailak 17, Koxka tabernan0516-07-2026
8Oriokok, urteko batzar orokorra ospatuko du astelehenean0511-07-2026
9Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean022.527-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 9.3. Источник: www.diariovasco.com.