Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Altsasun (Nafarroa) eta Lekeition (Bizkaia) jokatuko baitira lehenenengo faseko bigarren eta hirugarren saioak. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Altsasun (Nafarroa) eta Lekeition (Bizkaia) jokatuko baitira lehenenengo faseko bigarren eta hirugarren saioak. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa larunbatean, irailaren 26an, eta, gainerakoak bezala, 17:00etan hasiko da. Gai emaile lanetan Maialen Belarra Eneterreaga ariko da, eta Eneko Araiztegi Agirre 'Korta', Eñaut Martikorena Lizaso, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Oier Etxeberria Zubimendi eta Txaber Altube Sarrionandia bertsolariak izango dira oholtzan.
Asteburuko bigarren hitzordua Lekeition izango da, igandean, irailaren 27an. Santi Brouard pilotalekuan izango da saioa, 17:00etan hasita, eta Idoia Anzorandia Kareagak egingo ditu gai jartzaile lanak. Bertan kantatuko duen seikoa honako hau izango da: Aitor Bizkarra Ruiz, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola, Aroa Arrizubieta Barredo, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Maddalen Arzalluz Antia.
Txapelketaren lehenengo fasean hurrengo epaile talde hau ariko da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero.
Sarrerak oraindik lor daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian, eta bestela, saioen egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da. Saioak hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira ateak, 16:00etan. Sarrerak zenbakitu gabeak dira, beraz, garaiz ibiltzea gomendatu dute.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Txotxongiloak ez dira umeentzat bakarrik; horixe erakutsiko du Mostrak | 0 | 7.43 | 25-09-2026 |
| 2 | Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean | 0 | 6.23 | 24-09-2026 |
| 3 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 4 | Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun | 0 | 9.42 | 24-09-2026 |
| 5 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 6 | Finantza kudeaketari buruzko jardunaldia antolatu du UKUEk | 0 | 9.32 | 27-09-2026 |
| 7 | Jon Sarasua soziolinguista euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak | 0 | 6.33 | 25-09-2026 |
| 8 | Gripearen aurkako kanpaina astelehenean hasiko da adinekoen egoitzetan eta sei hilabete eta bost urte arteko haurrekin | 0 | 5.23 | 25-09-2026 |
| 9 | Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia | 0 | 8.52 | 24-09-2026 |
| 10 | Beinke-Loramendi dantzak ikusmin handia piztu du Herriko Plazan | 0 | 10.82 | 26-09-2026 |