Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Urola Kostako EAJk zabor bilketa zerbitzuaren egoera jasanezina salatu du berriro

Дата публикации: 27-09-2026 07:00:00

Jeltzaleek bi aldiz eskatu dute zerbitzuaren kontratuari buruzko txostena, baina oraindik ez dutela erantzun argirik jaso salatu dute, eta gardentasuna eskatu dio Urola Kostako Mankomunitateari.

Основное содержимое страницы с новостью.

Urola Kostako EAJk zabor bilketa zerbitzuaren egoera salatu du berriro, eta gardentasuna eskatu dio Urola Kostako Mankomunitateari. Jeltzaleek azaldu dutenez, bilketa zerbitzuaren kontratua iraungita dago, eta oraindik ez da lizitazio berria martxan jarri. Gainera, kontratuaren egoerari buruzko txostena bi aldiz eskatu dutela adierazi dute, baina ez dutela oraindik erantzun argirik jaso. Alderdiak azpimarratu du zabor bilketa "oinarrizko zerbitzu publikoa" dela eta herritarrek zerbitzu "duina, garbia eta ondo kontrolatua" jasotzeko eskubidea dutela.

Era berean, jeltzaleen arabera, egoera kalean ere nabaritzen ari da. Bereziki udako hilabeteetako edukiontzien inguruko egoera aipatu dute, eta "kiratsa, zikinkeria eta edukiontziak gainezka" egotea, eta "bilketa kamioiek lixibiatuak galtzea" salatu dute. Halaber, zenbait puntutan saguak ere agertu direla diote: "Urola Kostako herritarrok zer egin dugu egoera hau merezi izateko? Ez dugu jasotzen kobratzen diguten zerbitzua".

Jeltzaleek nabarmendu dute haien kezka ez dela zerbitzuaren kalitatera mugatzen, baizik eta eskatutako informazioa ez jasotzeak ere kezkatzen dituela. EAJren hitzetan, kontratuari buruzko txostenak zerbitzuaren egungo egoera, egindako kontrolak, hartutako neurriak eta lizitazio berrirako aurreikuspenak argitu beharko lituzke. "Zergatik ez diete herritarrei erakutsi nahi? Zer daukate ezkutatzeko?", galdetu du alderdiak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Datorren urteko tasek eta zergek %2,5eko igoera izango dute09.3325-09-2026
2Jon Sarasua soziolinguista euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak06.3325-09-2026
3Gidatze maniobra ausartegiak erakusten dituzten bideoak sare sozialetan jarri dituzten bi motoziklista ikertzen ari dira011.4425-09-2026
4Amerika ardatz, askotariko abestien emanaldia egingo du Aretxabaleta Abesbatzak01024-09-2026
5Getariako Txakolinak mahats bilketa "historikoa" egin du, 5,5 milioi kilo baino gehiago jasota09.3926-09-2026
6Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan08.4624-09-2026
7Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan010.4225-09-2026
8Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak01017-09-2026
9Ana Goitia: "Jendeari barre eragite hori bizitzako gauza orgasmikoenetako bat da"09.9125-09-2026
10Dozenaka herritar batu da labarretan, Anuken heriotzaren 33. urtemugan013.3926-09-2026

Классификация: Урал. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 6.94. Источник: baleike.eus.