Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Getariako Txakolinak mahats bilketa "historikoa" egin du, 5,5 milioi kilo baino gehiago jasota

Дата публикации: 26-09-2026 06:00:00

Getariako Txakolinak balorazio "bikaina" egin du "bai bildutako mahatsaren bolumenari dagokionez eta baita bildutako mahatsaren kalitate sanitarioari dagokionez ere".  Hala, "graduazio natural ona" izango duen txakolin uzta aurreikusi du.

Основное содержимое страницы с новостью.

Getariako Txakolinak amaitu du aurtengo uztaren mahats bilketa, eta jakitera eman duenez, emaitza "historikoa" izan da: 5,5 milioi kilo baino gehiago bildu dituzte. Abuztu amaieran ekin zioten bilketari, eta iraileko azken astean amaitu dute.

Balantze "bikaina" egin du Getariako Txakolinak, "bai bildutako mahatsaren bolumenari dagokionez eta baita bildutako mahatsaren kalitate sanitarioari dagokionez ere". Kontseilu Arautzailearen lehen datuen arabera, 5.500.000 eta 6.000.000 kilo mahats artean bildu dituzte, eta, ondorioz, kanpaina hau Getariako Txakolina jatorri izeneko uztaren historiako emaitzarik hoberena da.

Denboraldian zehar bizitako "egonkortasun meteorologikoak, jardunaldi lehorrek eta oskarbiek, mahats autoktonoak osasun egoera ezin hobean bildu ahal izatea" ahalbidetu duela azaldu du jatorri deiturak. Hori dela eta, "graduazio natural ona" izango duen txakolin uzta aurreikusi du, "zonaldearen izaera atlantiko adierazgarriarekin"

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Datorren urteko tasek eta zergek %2,5eko igoera izango dute09.3325-09-2026
2Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
3Ehunka eztarri bat eginda afaldu ostean abesteko09.2326-09-2026
4Adinekoen egoitzetan sendagaien erabilera segurua eta egokia indartzeko gida farmakoterapeutikoa eguneratu dute EAEn06.5524-09-2026
5Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean06.2324-09-2026
6Arabako Aldundiak 140 aparkaleku berri gaitu Izkiko eta Azkorri-Aratzeko parke naturaletan09.9825-09-2026
7Urola Kostako EAJk zabor bilketa zerbitzuaren egoera jasanezina salatu du berriro06.9427-09-2026
8Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze eta laneratze eredua ezagutu du09.4625-09-2026
9Txotxongiloak ez dira umeentzat bakarrik; horixe erakutsiko du Mostrak07.4325-09-2026
10"Modu natural eta organikoan sortutako" taldearen estreinako diskoa09.3225-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.39. Источник: baleike.eus.