Salbatore jaiak iragartzen duen txupinazo eta ikurriña igoeran, GAE izan da protagonista, bere 50. urteurrenean
06/08/2026 a las 15:45h.
Salbatore Jaien hasiera iragartzen duen txupinazo eta ikurriñaren igoeran, Getariako Arraun Elkartea izan da protagonista aurtengoan, bere ibilbidearen 50 urte betetzen diren honetan.
Xabier Goikoetxea, GAEko lehendakaria, hunkituta azaldu zen. ohore bat zela adieraziz eta mende erdi honetan lanean herriko arraunaren alde lan egin duten guztiak gogoratuz.
Gaua luze joan zen ondoren eta atzo besteak beste, Haritz Alberdik tradizioa bete eta udaletze aurrean aurreskua dantzatu zuen, gero eta hobeto gainera, eta eguerdian Getariako Musika Bandak, goizeko dianari jarraipena eman zion Harritarten kontzertu bikian bat eskainiaz.

Arratsaldean Gure Txeruren pilota txapelketaren finalak jokatu ziren eta berriro gaua izango zen protagonista festa giro ederrarekin.
Ostegunean Salbatore bigarrena ospatzen dute getariarrak eta egitarauaren barne zerabit aipatzekotaz, arratsaldeko 17:00tean hasiko den Elkanoren Lehorreratzea nabarmendu behar.
Eguerdian bertso saio azpimarragarria ere izango da. 12:30ean, Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Onintza Enbeita eta Aner Peritz bertsolariak kantuan izango dira eta Maite Berriozabal egongo da gai-jartzaile lanetan. Gauean, 22:00etan frontoian, Korrontzi taldearen 'Mundua Dantza' ikuskizuna.

Abuztuak 7, egitaraua
09:30. DIANA Enbilen Pepitak panderojoleekin.
10:00. Bizi Jolas, euskal jolasak eta tailerrak frotoian.
12:30. Bertso-saioa, Harritarten. Bertsolariak; Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Onintza Enbeita eta Aner Peritz. Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan.
17:00. ELKANOREN LEHORRERATZEA.
20:00. Dinbi Banda batukada.
22:00. Korrontzi: 'Mundua dantzan' ikuskizuna, frontoian.
22:00. DJak, txosnetan: Asti, Disco dev, Joseba Remember.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker | 0 | 19.52 | 04-08-2026 |
| 2 | Lore eskaintza egin zaio Elkanori bere heriotzaren 500. urteurrenean | 0 | 14.55 | 04-08-2026 |
| 3 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 4 | Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratuz Getariako ordezkaritza Bergaran izan da | 0 | 12.84 | 22-07-2026 |
| 5 | Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak | 0 | 13.31 | 01-07-2026 |
| 6 | Getarian marmitakoarekin, herri bazkaria | 0 | 8.79 | 09-08-2026 |
| 7 | Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da | 0 | 13.78 | 09-08-2026 |
| 8 | Getariako itsas parrilla balioan jarri dute | 0 | 10 | 28-07-2026 |
| 9 | Guía para seguir el desembarco: Elkano vuelve hoy a Getaria | 0 | 8.62 | 07-08-2026 |
| 10 | Emakumearen zikloak eta osasun hormonala landuko du tailer batek | 0 | 17.17 | 03-09-2026 |