Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratuz Getariako ordezkaritza Bergaran izan da

Дата публикации: 22-07-2026 14:49:24

Haritz Alberdi Getariako alkatea udal aginte makila eskuan eta Josu Mugika zinegotzia herriko bandera eramanez azaldu dira

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

22/07/2026 Actualizado a las 16:49h.

Getariako Udaleko ordezkaritzak parte hartu du Bergaran egin den omenaldi eta ekitaldi instituzionalean, Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena gogoratzeko antolatutako ekitaldian. Euskal Herriko udal ordezkari ugari elkartu dira bertan, 1976ko Alkateen Mugimenduaren ekarpena aitortzeko eta herrien autogobernuaren, eskubide historikoen eta udal erakundeen garrantzia berresteko.

150 urte bete dira 1876ko uztailaren 21eko legeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-erregimena indargabetu zuenetik. Mende bat geroago, 1976ko uztailaren 21ean, Bergaran bildutako Alkateen Mugimenduak efemeride hura baliatu zuen Euskal Herriaren nortasun nazionala, eskubide historikoak, udal tradizio demokratikoa eta autogobernurako nahia aldarrikatzeko.

Bi udal taldeak

Ekitaldi horren harira, Getariako Udalean ordezkaritza duten bi udal taldeek, EH Bilduk eta EAJ-PNVk, adierazpen instituzional bateratua adostu eta aurkeztu dute. Testuak Foruen abolizioaren 150. urteurrenaren eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren garrantzi historiko, politiko eta instituzionala aitortzen du, eta memoria historikoa, autogobernua eta udal erakundeen eginkizuna balioan jartzen ditu.

Adierazpenak, besteak beste, Euskal Herriko lurraldeen eskubide historikoen aitortza jasotzen du, autogobernua egungo behar demokratiko, sozial eta instituzionaletara egokitzearen alde egiten du, eta udal erakundeek historian zehar izan duten eginkizun erabakigarria azpimarratzen du, bereziki foru tradizioan, udal demokrazian eta herri ordezkaritzan.

Halaber, testuak Bergaran egindako ekitaldiaren helburuekin bat egiten du, Alkateen Mugimenduaren ekarpena aitortzeko eta Euskal Herriaren eskubide historikoekiko konpromisoa berritzeko borondatea adieraziz.

Haritz Alberdi Getariako alkatea, udal aginte makila eskuan, eta Josu Mugika zinegotzia, herriko bandera eramanez, izan dira Getariako ordezkaritzako kideak Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratzeko ekitaldian.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker019.5204-08-2026
2Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña013.6106-08-2026
3Igandean goi mailako bi bandera jarriko dira lehian Getariako uretan08.5714-08-2026
4Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da013.7809-08-2026
5Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak09.0714-09-2026
63D teknologiaren bidez duela 500 urteko Getariara bidaiatzeko aukera013.4525-07-2026
7Lore eskaintza egin zaio Elkanori bere heriotzaren 500. urteurrenean014.5504-08-2026
8Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
9Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak026.124-09-2026
101956an jaiotako getariarrak kinto bazkaria egingo dute igandean015.5603-07-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.84. Источник: www.diariovasco.com.