Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira

Дата публикации: 18-08-2026 15:11:23

Ekintza ezberdinak burutu ziren programazioaren barruan, horien artean, lehen aldiz abarka jaurtiketa txapelketa

Основное содержимое страницы с новостью.

María Cortés

18/08/2026 Actualizado a las 17:11h.

Sekulako giroa izan zuten Buruntzan San Roke jaien inguruan. Bi egunez, auzoko eta beste herriko bizilagunek festetaz gozatzeko aukera izan zuten. Festak bukatu zirenetik egun batzuk pasa diren honetan, antolatzaileek balorazioa positibotzat jo dute. «Jaiak giro onean igaro dira. Eguraldiak lagun, herritarraz gain, kanpotik ere etorri ziren. Zubieta, Urnieta, Azpeitia, Aiztarrazu... oso gustora ibili gara».

María Cruickshanken bakarrizketarekin hasi zen egitaraua. Eskualdeko musikari gazteek osatzen duten Ai Ama! taldearekin erromeria eta lehiaketetarako prestatu zituzten hamabost patata-tortillekin eta zortzi postreekin gozatzeko aukera eduki zuten bertaratu zirenek. Esandako lehiaketetan hauek izan diren lehen hiru sailkatuak: Ana Theus, Nati Zalakain eta Mari Jose Artola (patata-tortilekin); Joxean Barandiaran, Iker Iturralde eta Idoia Muñoa (postre goxoekin).

Esan bezala, ekintza mordoaz gozatzeko aukera izan zuten. Olagain Txistulari Elkarteko kideek Buruntzako auzoa alaitu zuten txistu hotsekin eta euskal doinuekin, goizean goiz hasita. Soka Dantzan ere hartu zuten parte, Urkiko dantzariekin, eta ondoren, kontzertu laburra eskaini zuten.

Lehen aldiz, abarka jaurtiketa

Buruntzako jaietan, lehen aldiz, Abarkar Jaurtiketaren txapelketa antolatu zen. Parte hartzera animatu ziren herritarren artean, auzoko Joxetxo Iturralde izan zen trebeena, 25 metrora bidali zuen abarka.

Txapelketekin jarraituz, IV. Binakako Toka mixtoa burutu zen. Xebas eta Alazne Intxauspe, aita-alabak, izan dira abilenak metalezko sei piezekin txapa jotzeko orduan.

Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek, gai jartzailerik gabe, librean aritu ziren bertso saioan. Antolatzaileek azaldu zutenez, «hainbat gai jorratu zituzten: abarka jaurtitzeko eta tokan jokatzeko behar diren doainak, San Roke ermita eta bere irudia, garai bateko jaiak auzoan, Buruntzako gainara igotzeko gogo eskasia, Ama Kandidako azken urtetako obrak, bertan ipini duten igugailua, bertso saio ugari egiteko ura edan beharra».

Aurten ere, IV Binakako Toka mixto lehiaketa burutu zen. (Buruntzako Jai Batzordea)
Giro ederra, Olagain txistulari taldeko kideekin. (Buruntzako Jai Batzordea)
Lehen aldiz, Abarka Jaurtiketa Txapelketa burutu zen auzoan. (Buruntzako Jai Batzordea)

Newsletter

Musika eta dantzako tartea ere egon zen. Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arreba legazpiarrek Buruntza auzoa alaitu zuten. Bertso-bazkarian jardun zuten lehenbizi atzo, eta erromerian arratsaldean.

'Bingo musikala' ikuskizunarekin amaitu zen programazioa. Aurori Badiola (Iñaki Maruri) eta Mari Angeles (Mitxel Santamarina) pertsonaiek bildu ziren festa zaleak barrez, abesten eta dantzan jartzeko.

Buruntzako San Roke jaiak igaro ostean, hilabete bukaeran Sorabillako auzoko jaiek hartuko dute lekukoa.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1La fiesta estalló al compás de Joxemari Oiartzabal05.7619-06-2026
2Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
3Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak01017-09-2026
4Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026
5Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
6Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan01017-09-2026
7Participativo concurso de tortillas de patata en Bertxin elkartea06.2923-06-2026
8Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei09.4414-09-2026
9Los andoaindarras despidieron unos sanjuanes marcados por el calor08.3624-06-2026
10«Flamenkoa eta pop rocka nahastea lan arriskutsua da»08.5212-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.26. Источник: www.diariovasco.com.