Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Datozen egunetan zabalduko dute izena emateko epea, bailarako Jabetze Eskoletan

Дата публикации: 05-09-2026 22:00:00


Bihartik aurrera izango da apuntatzeko aukera Astigarragan, hilaren 21era bitarte; eta datorren ostegunean hasiko da matrikulazioa Hernanin.
 

Основное содержимое страницы с новостью.

Ikastaro eta jarduera eskaintza zabala prestatu dute, datorren udazkenerako ere, Astigarragako eta Hernaniko Jabetze Eskoletan. Eta bi kasuetan, datozen egunetan zabalduko dute apuntatzeko epea.

Astigarragan, bihar bertan irekiko du izenematea Emakumeon Etxeak, eta irailaren 21era arte izango da aukera, bere webgunearen bitartez: astigarragakoemakumeonetxea.eus.

14 ikastaro edo jarduerako eskaintza prestatu dute: 'Lasaitasunari bidea irekitzen' azaroan, Belen Olaziregiren eskutik; xilografia ikastaroa urrian eta azaroan, Oihana Ugarterekin; 'Filosofa errepublikarrak etxe bila erbestean' urritik urtarrilera, Marisa Hurtadok dinamizatuta; 'Gorputza indartu, burua askatu' jarduera fisikoan ahalduntzeko ikastaroa urritik abendura, Rakel Otañorekin; idazketa terapeutikoa urrian, Alexa Dacierrekin; etxeko konponketak urritik abendura, Izaskun Gurrutxagarekin; klimaterioa, menopausia eta zoru pelbikoko ariketak urrian, Sara Majarenasen eskutik; korrikako hastapen ikastaroa urritik abendura, Naroa San Miguelekin; 'tuneatzeko' tailerra urritik aurrera astero; baratza feminista urrian eta azaroan, Alazne Intxausperekin; 'Elkarrekin bidea eginez' espazioa, Maider Andonegiren eskutik; bizikletaren mekanika tailerra urriaren 3an, Idoia Elosegik gidatuta; kafe tertulia saioak; eta minbizia ikuspegi feministatik lantzeko hitzaldia urriaren 17an, Iñurri elkartearekin.

Emakumeon Etxearen webgunean dago informazio guztia.

10 ikastaro Hernanin, Kulturarteko Plaza Feministan

Datorren ostegunean, irailaren 10ean, zabalduko dute matrikulazio epea Hernaniko Jabetze Eskolan; eta hilaren 20ra arte izango da izena emateko epea: Kulturarteko Plaza Feministan edota hernani.eus webgunean. 10 ikastaroko eskaintza prestatu dute udazkenerako, Plaza Feministan bertan. Epe laburrekoak izango dira batzuk, baina ikasturte osokoak dira beste hainbat.

Horien artean, 'Boteretze ero­tikoa' izenekoa da nobedade nagusia, urriko bi larunbatetan eskainiko dutena, Edurne Errearen eskutik. Era berean, segida izango du 10-14 urteko neskentzat hilekoaren zikloari buruz iaz hasitako tailerrak. Gainera, emakume zaintzaileentzako taldea ere osatuko dute aurten, eta asteazkenetan elkartuko dira, Kontxi Lopezek dinamizatuta.

Honakoak izango dira gainerako ikastaroak: 'Munduko emakumeen literatura' urritik maiatzera, Mertxe Trancherekin; batukada feminista urritik ekainera, Arantza Albizuk eta Ainara Sarasketak gidatuta; twerk ikastaroa urritik urtarrilera, Ikerne Mendietarekin; 'Mugi ditzagun gure gerri eta bihotzak' urritik maiatzera, Jenny Perlazaren eskutik; 'Gorputzak dantzan' irailetik maiatzera, Txaro Untzillarekin; 'Mindfulness eta emozioak, ikuspegi feministarekin' urritik maiatzera, Clara Wolframekin; eta 'Elkarrekin arnastu eta barrura begiratu' irailetik maiatzera, Su Hernándezek gidatuta. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Jabetze Eskolaren bi tailerretan, epea luzatuta015.7326-09-2026
2Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako022.4324-09-2026
3Atsegindegin ikuskizuna, Katxiporretaren eskutik026.8618-09-2026
4Gaur itxiko da Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea014.0121-09-2026
5Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean025.4219-09-2026
6Amherren 'Eskola antiarrazista'ren lehendabiziko saioa, astelehenean024.5224-09-2026
7Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan08.924-09-2026
8Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan010.4225-09-2026
9Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana07.2322-09-2026
10Urriaren 7ra arte eman daiteke izena Elosuko II. Pilota Txapelketa Azkarrean010.4202-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 21.39. Источник: kronika.eus.