Baratza, mendian edo fruta zuhaitzetan ikusten den lehorteak eragina izan zuen abuztuaren hirugarren asteazkeneko azokan
A. Mariezkurrena
19/08/2026 Actualizado a las 20:46h.
Zerua bezain goibel agertu zen Ordiziako azoka gunea. Goizeko lehen ordutik sumatzen zen opor hutsunea eta egoerak ez zuen hobera egin orduak aurrera joan ahala. Hori bai, erosle urritasunak tertuliarako tarte gehiago zabaltzen zituen erosle-saltzaile edo saltzaile-saltzaileen artean, hori ere osasungarria baita tarteka.
Azken hauek ohituta daude abuztuaren azken hamabostaldian basamortuaren lehortea sumatzea euren postu inguruan eta aurten, inoiz baino hobeto ulertzen zuten. Lehortea hizpidea izan zen asteazken honetan behin baino gehiagotan azokara joan zirenen artean. Baztarrak gorri daudela ezin da ukatu eta uraren eskasia kezka ere bihurtu da nekazari eta, batez ere, artzain eta abeltzainen artean.
Zeruari begira bizi dira aspaldiko esaera eta aurten inoiz baino gehiago betetzen ari da baserri eta baratzen bueltan. Hala ere, postu desberdinetan bazen zer ikusi eta zer erosi asteazken honetan. Esaterako, 'Cojón de fraile' izeneko arana eskaintzen zuen Natalia Magallanesek 3 euroan kiloa eta baita mertxika. Asteasuko Magallanesek, Agrojateko proiektuaren otarrak saltzen ditu Ordizian dituen bezeroen artean fruta, barazki, zukuekin... osatutakoak, euren ustiapenean dituzten oiloen arrautzekin, edo ardi eta ahuntzei esker lortutako elikagaiekin.
Sindikatuan erositako haziekin eragindako euskal kalabaza ere eros zitekeen kiloa 4 euroan Maria Jesus Oriaren postuan esaterako. Gerezi tomate gorria eta horia eskaintzen zituen Oriak asteazken honetan, kiloa 10 euroan.
Maite Zurutuzaren postuan berriz, gerezi tomatea eta potxak eskaintzen zituen. Une honetan, primerako itxura eta kalitatea dute, uda udako produktuak baitira. Ondoan, pipermin, piper eta lekak ikusten ziren, hauek ere sasoi sasoiko produktuak baitira.
Baratzea edo fruta zuhaitzengan lehorteak izan duen eragina ezin da ukatu, baina baita perretxikoetan ere. Izan ere, Felix Barcinak ez zuen ohi bezala bere postua jarri Ordiziako azokan. Lasaren postuan berriz, urte garai honetarako ohikoak diren kiloak adina ez ikusi arren, onddoak ikusi ziren eta hauen zaleak erosteko aukera izan zituen. Kasu honetan, hernaniarraren postuan 30-38 euroen tartean saltzen zituzten, prezio honetan 40 bat kilo zituelarik eta 25 euroan 20 bat kilo zizahori.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Adimen testa | 0 | 40 | 22-09-2026 |
| 2 | Baratzak lehor badaude ere, leka gorriak hazi dira | 0 | 7.66 | 29-07-2026 |
| 3 | Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 4 | «Xarma etapa berri honetan irudikatzen dut artista bat bezala» | 0 | 10 | 19-09-2026 |
| 5 | Ekaitz Goikoetxeak irabazi du XXXV. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa | 0 | 14.35 | 08-09-2026 |
| 6 | Piper gorria, hurra eta euria, abuztuko lehen feriako izarrak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 7 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 8 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |
| 9 | Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko | 0 | 6.05 | 27-09-2026 |
| 10 | Asentzioren "natura zein aisialdi balioak indartzeko" ekintza plana | 0 | 14.17 | 11-09-2026 |