Ezaugarri propioak ditu euskarazko edizioak, eta orokorrean liburu gutxi kaleratzen dira poltsiko formatuan
07/09/2026 a las 00:04h.
Euskarazko edizioak ezaugarri propioak ditu, baita poltsiko liburuaren inguruan ere. Oier Etxebeste Alberdaniako editorea da. Bere argitaletxeak Patrika bilduma dauka. «Ez dugu Patrika poltsiko liburu klasikoen tradizioan kokatzen. Historikoki, poltsiko formatua sarritan lotu izan da lehendik argitaratutako lanen berrargitalpenekin; Patrikan, aldiz, kontrakoa gertatzen da. Bildumarako propio idatzitako autore-saiakera literario laburrak dira, eta formatu eramangarria hasieratik dago proiektuaren kontzepzioan txertatuta».
«Guk etorkizuna ez dugu berrargitalpen formatu batean bakarrik ikusten. Interesgarria iruditzen zaigu hasieratik formatu txikirako pentsatutako liburuak sortzea. Azken batean, formatuak edukiaren zerbitzura egon behar du, eta ez alderantziz. Patrikaren kasuan, saiakera laburra, eramangarritasuna, diseinua eta prezio eskuragarria batera pentsatu dira: poltsikoan eraman daitekeen liburu bat, baina edukiz zorrotza eta literarioki landua. Euskarazko merkatuak argitalpenak arretaz pentsatzera behartzen ditu, baina horrek berritzeko aukera ere ematen du».
Julen Agirrezabalaga (Elkar) editorearen esanetan, «poltsiko liburuen eskaintza txikia da euskarazko liburugintzan. Beste hizkuntzetan, ohikoa da lehen argitarapena azal gogorrean egitea, edo azal gogorra izan gabe, baina poltsiko liburuek baino formatu jasoagoan. Behin nobedade izateari utzi eta liburu horrek salmenta onak izan baditu, poltsiko liburuak beste bizitza bat ematen dio, formatu txikiago eta merkeagoan. Gure kasuan, gure irakurle masa aintzat hartuta zaila da horrelako aukerak izatea, argitarapen bat egiten dugu eta salmenta onak izanez gero, edizio beraren berrinprimaketak egiten ditugu. Poltsiko liburuek bigarren aukera bat ematen diotelako liburuari, baina horretarako irakurle potentzial masa handiagoa behar duzu».
Uxue Razquin Erein argitaletxeko editorea da. «Orokorrean, oso liburu gutxi dago, euskal merkatuan ez da edizio mota hori gehiegi jorratu», eta arrazoiak ematen ditu: «Beste merkatuetan argitaletxeek poltsiko liburuak egiten dituzte komertzializazio masiboak daudelako eta errentagarria delako. Gurean hori egiteak ez du zentzurik; irakurle gutxi gara. Gainera, euskal argitaletxeon papera kultur eragile izatea da, eta ez bakarrik enpresa bat izatea. Beste merkatuekin alderatuta, konpetentziak beste logika bat dauka hemen; izan ere, euskal kultura zabaltzearen eta babestearen helburua konpartitzen dugu euskal argitaletxeok. Eta hemengo irakurleek badute nolabaiteko atxikimendua euskal literatura eta sorkuntzarekiko. Zerbait kulturala da».
Ereingo 12 liburu salduenen artean poltsikoko hiru daude. «Adibidez, e-bookarekin alderatuta, prezio aldetik, berdintsuak diren arren, jendeak nahiago izaten du paperean irakurri. Oro har, liburu fisikoak, tapa gogorrekoa zein poltsikokoa, errege izaten jarraitzen du».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lau liburu hizkuntza batetik bestera: itzulpen berrien bilduma | 0 | 9.27 | 23-08-2026 |
| 2 | Jabi Arakama (Euskarabidea): “Hurrengo urtean B1 maila ere doakoa izatea dugu helburu” | 0 | 9.37 | 15-09-2026 |
| 3 | 'Deiadarra' euskaldunen historiaren liburu ilustratua argitaratu du Aritz Ibarrak | 0 | 9.11 | 11-08-2026 |
| 4 | Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean | 0 | 25.42 | 19-09-2026 |
| 5 | Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketa martxan da | 0 | 9.03 | 28-09-2026 |
| 6 | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean | 0 | 5.73 | 25-09-2026 |
| 7 | Euskara, derrigorrezkoa | 0 | 27.65 | 28-09-2026 |
| 8 | Espekulazioari mugak jartzea exijitu dute Gasteizen | 0 | 8.92 | 03-10-2026 |
| 9 | Igandean goi mailako bi bandera jarriko dira lehian Getariako uretan | 0 | 8.57 | 14-08-2026 |
| 10 | Belaunaldiak entzun | 0 | 8.26 | 30-09-2026 |