Urriaren 17an eta 18an izango da Zezenbeltz elkarteak antolatutako festa eta ez da faltako Grand Prix ikuskizuna. Sarrerak salgai daude
Eli Aizpuru
Azpeitia
02/10/2026 Actualizado a las 13:50h.
Zezenak eta honen inguruko ikuskizunek protagonismoa hartzen dute Azpeitiko Zezenbeltz Asteburuan. Urriaren 17an eta 18an izango da aurten eta Zezenbeltz elkarteak, ohi bezala, hainbat ekitaldi eta ikuskizun antolatu ditu egun horietarako. Urriaren 17an, zapatuan, sokamutur txikiak eta Grand Prix saioak hartuko dute protagonismoa. 12:30ean, Erdikaletik abiatuko da txikitxoen sokamuturra, plazara. Ondoren, zezen txikiak eta pottokak izango dira plazan. 17:00etan izango da gero Grand Prix saioa, zezen plazan.
SarrerakGrand Prixerako sarrerak salgai daude jada herriko hainbat puntutan, 5 euroren truke. Aurrez erosi nahiz gero, Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua edo Eguzkitza tabernetan lor daitezke. Egunean bertan ere ipiniko dituzte sarrerak slagai, zezen plazako leihatilan bertan.
Igandean, urriaren 18an, ere zezenaren inguruko festak jarraituko du. 12:30ean, txikitxoen bigarren entzierroa egingo da. Ohi bezala, Erdikaletik abiatuko dira eta plazaraino egingo dute lasterketa saioa, zezen txikiekin. Behin han, jolaserako tartea izango dute abereekin. Ordu berean, paella dastaketa egingo da plazan.
Arratsaldean, helduentzat entzierroa izango da. 17:15ean hasita, Hartzubiatik plazara eramango dute zezena eta alderantziz, plazatik berriro bueltan Hartzubiara ekarriko dute.
Ondoren, zezen bolaztatuak izango dira. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 16 urtetik gorakoentzat izango da ekitaldia.
Jendetza bildu ohi dute urtero Zezenbeltz asteburuko ekitaldiek. Zezenbeltz elkarteak antolatu ohi du festa, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan | 0 | 9.11 | 20-08-2026 |
| 2 | Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 3 | Salbatore Jaietako txapelketetan eta tailerretan izena emateko epeak prest | 0 | 10 | 04-07-2026 |
| 4 | Fiesta rider este fin de semana en Azpeitia para conmemorar el quinto aniversario del Skate Park | 0 | 8.86 | 08-10-2026 |
| 5 | Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da | 0 | 8.71 | 11-09-2026 |
| 6 | Asteburu honetan hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia | 0 | 21.73 | 16-09-2026 |
| 7 | Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian | 0 | 10.36 | 11-09-2026 |
| 8 | Lau ikastaro izango dira aukeran Ereñotzun, eta izenematea zabalik dago hilaren 21era arte | 0 | 22 | 16-09-2026 |
| 9 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |
| 10 | Zazpi zuhaitz espezie ezagutzeko abagunea | 0 | 10 | 09-10-2026 |