Elgetako Gazte Asanbladak batzar irekia deitu du gaurko –barikua–; 19:00etan hasiko da, gaztetxean. Iraileko egitaraua prest dute, eta egiteko daudenak antolatzeko elkartuko dira.
Hain zuzen ere, hilaren 19an izango da Sagardo Eguna eta horri lotutako patata-tortilla lehiaketa. Horrekin batera, egun berean egin nahi dute gaztetxearen irekiera.
Apirilean egindako Gazte Egunaren amaieran sartu ziren gazteak gaztetxean eta asanbladako kideak margotze eta txukuntze lanetan ibili dira ordutik. Uztaileko eta abuztuko zenbait egunetan ere aritu dira eta guztia prest gura dute hilaren 19ko irekierarako.
Ez dira iraileko ekintza bakarrak izango; Gazte Asanbladak areto-futbol txapelketa iragarri du hilaren 26rako.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian | 0 | 10.36 | 11-09-2026 |
| 2 | Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 3 | Jaiei hasiera ematear dira Artadin | 0 | 7.74 | 26-09-2026 |
| 4 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 5 | Astelehenetik aurrera astebeteko ate irekiak egingo dituzte kirol zerbitzuan | 0 | 9.17 | 26-09-2026 |
| 6 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 7 | Zelabideko Jaietarako tiketak, salgai | 0 | 18.48 | 23-09-2026 |
| 8 | Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak | 0 | 7.79 | 21-09-2026 |
| 9 | Ana Goitia: "Jendeari barre eragite hori bizitzako gauza orgasmikoenetako bat da" | 0 | 9.91 | 25-09-2026 |