Emakumezkoen taldea entrenatzen hasi da dagoeneko, eta hilaren 28an izango du aurredenboraldiko lehen partida
20/08/2026 Actualizado a las 16:16h.
Ugaitz Kerejeta zenaren omenezko memoriala jokatuko dute larunbatean, hilak 22an, Lagun Onakek eta Reala C-k. Hitzordua 11:00etan hasiko da Garmendipe futbol zelaian, 2026-2027 denboraldirako prestaketaren barruan.
Aurreko urteetan bezala, partidaren aurretik Ugaitz Kerejetari omenaldia egingo zaio, ekitaldi xume baina hunkigarri baten bidez.
Beraz, futbol zelaira bertaratzen direnek Lagun Onakeko jokalari zena gogoratzeko aukera izango dute, baita taldea animatzekoa ere, Reala C-ren aurka jokatuko duen partidan.

Emakumezkoen aurredenboraldia
Bestalde, Lagun Onakeko emakumezkoen taldea ere denboraldi-aurrea prestatzen hasi da, eta entrenamenduetan murgilduta dago jada.
Denboraldi berriari begira, taldeak harrobiko hainbat jokalariren ekarpena izango du. Hain zuzen ere, bigarren taldetik lehen taldera igoko dira Naroa Altuna, Amane Iglesias, Nahia Zulaika, Olaia Ezenarro, Maddi Eizmendi, Ekai Belar, Irati Aizpurua eta Intza Eizagirre.
Horrez gain, kadete mailako hiru jokalarik ere lehen taldearekin egingo dute denboraldi-aurrea: Ane Gartziaetxabe, Leire Agirre eta Maddi Aizpuru.
Ondorioz, taldeak jokalari gazte ugari izango ditu denboraldi honetan, iazko taldearekiko baja ugari izango baitira. Klubarekin jarraituko ez duten jokalariak hauek dira: Lorea Rueda, Elene Uria, Garazi, Malen Zabala, Ane Balen, Ane Gonzalez, Maddi Urquizu, Maite Agirre, Inge Idiazabal, June Casina, Naroa Altuna, eta Nahia Agirrezabalaga.
Denboraldi-aurreko lehen lagunarteko partida abuztuaren 28an jokatuko du Lagun Onakek, 19:30ean, Deban, Amaikak Baten aurka. Ondoren, irailaren 5ean Zarautzen aurka neurtuko ditu indarrak, eta irailaren 12an, berriz, Orioko taldearen aurka jokatuko du.
Horrela, taldeak prestaketari ekingo dio denboraldi berriari begira, harrobiko jokalarien protagonismoarekin eta taldean izango diren aldaketa ugariekin.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lagun Onak nagusi Ugaitz Kerejeta Urkizuren seigarren oroimenezkoan | 0 | 10 | 22-08-2026 |
| 2 | Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratuz Getariako ordezkaritza Bergaran izan da | 0 | 12.84 | 22-07-2026 |
| 3 | Sagardo zaleek Errezilen dute hitzordu garrantzitsua larunbat honetan | 0 | 11.23 | 04-10-2026 |
| 4 | Agirrezabala disputará este sábado la final del Torneo Comunidad Foral de Navarra de remonte | 0 | 10.4 | 02-10-2026 |
| 5 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 6 | Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak | 0 | 9.07 | 14-09-2026 |
| 7 | Kaletxikiko auzo harrotasuna, soka dantzan islatuta | 0 | 10 | 05-07-2026 |
| 8 | Urtea bukatu arte doakoa izango da Goienakide egitea | 0 | 8.56 | 18-09-2026 |
| 9 | Joxemari Oiartzabal será el encargado del pregón en las fiestas de San Juan | 0 | 7.72 | 05-06-2026 |