Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Mikel Bustamante amurrioarra izango da Miguel Angel Blanco 'Blanco' filmean

Дата публикации: 08-10-2026 15:36:10

Eneko Sagardoi, Susana Abaitua, Urko Olazabal eta Ramon Barea ere izango dira Felix Biskarretek zuzendutako proiektuan.

Основное содержимое страницы с новостью.

Mikel Bustamante aktore amurrioarra izango da ETAk bahitu eta hil zuen Miguel Angel Blancoren papera egingo duena Blanco filmean. Aktoreak ibilbide oparoa egin du zineman eta telebistan, eta besteak beste, Maixabel, La casa de papel, Nasdrovia eta Cinco lobitos lanetan parte hartu du; azken film horretan egindako lanagatik Goya sarietarako izendatu zuten. Filmaren errodajea azaroan hasiko dute, Felix Biskarret zuzendariak gidatuta.

Pelikula honek Miguel Angel Blancoren azken orduak irudikatzea du helburu, bere bahiketaren eta hilketaren aurreko egunetako gertakariak pantailara eramanez. Besteak beste, garai hartako giroa eta herritarren mobilizazioa irudikatzeko eszenak osatuko dituzte, "1997ko testuingurua ahalik eta modu errealistenean islatzea" izango baita produkzioaren helburuetako bat. Proiektuak Miguel Angel Blanco Fundazioaren eta Blanco Garrido familiaren babesa du, eta filma 2027ko uztailean estreinatzea aurreikusi dute, Blancoren heriotzaren 30. urteurrenarekin bat eginez.

Bustamanterekin batera, beste aktore ezagun batzuek ere hartuko dute parte proiektuan; hala nola Eneko Sagardoi, Jon Ander Urresti, Natalia Huarte, Carlos Scholz, Lander Otaola, Susana Abaitua, Urko Olazabal, Amaia Aberasturi, Israel Elejalde eta Ramon Bareak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Jone Arriaran eta German Aranburuk irabazi dute Elgoibarko 88. Dantza Solte Txapelketa013.1828-08-2026
2Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira igande honetan, Soreasun08.9201-10-2026
3Berdinki zirku garaikide konpainiak 'Mikra' eskainiko du larunbatean01007-10-2026
4Altsasun eta Lekeition izango dira asteburuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioak06.6325-09-2026
5Guía para seguir el desembarco: Elkano vuelve hoy a Getaria08.6207-08-2026
6Getariako itsas parrilla balioan jarri dute01028-07-2026
7Beinke-Loramendi dantzak ikusmin handia piztu du Herriko Plazan010.8226-09-2026
8Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
9Idazle berriak sustatzeko Gotzon Garate beka, Estitxu Irisarri elgoibartarrarentzat01028-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 8.52. Источник: alea.eus.