Antzokiaren 90. urteurrena eta Euskalerria Irratiaren denboraldiaren amaiera ospatzeko saio berezia egin dugu
Metropoli Forala eszenariorik ederrenetik egin genuen atzo, Gaiarre antzokiko oholtzatik hain zuzen ere, gibelean patioko 436 butaka zein palko dotoreak genituela.
Antzokiko lan taldeak erraztasun guztiak eman zizkigun saioa prestatzeko, eta haren bi ordezkari izan genituen bidelagun, cicerone, saioaren lehen minutuetan: Maialen Marin komunikazio arduraduna eta Santos Garcia teknikarien burua.
Haien gibeletik, Gaiarreko oholtza aurretik zapaldua zuten hainbat lagun igaro ziren gure mikrofonoen aitzinetik. Lehena, Oier Zuñiga aktore eta ilustratzailea, duela zenbait hilabete Gaiarren Zaldi Urdina obra antzeztu zuena.
Haren gibeletik, Ion Zelestinok antzokiari izena ematen dion Julian Gaiarreri eskainitako El Roncales kanta ezagunaren gainean inprobisatu zuen bere tronpetarekin.
Gaiarre antzokiak Nafarroako Bertsolari Txapelketako hainbat final hartu ditu. Besteak beste, Estitxu Arozenaren lehen biak. Nafarroako lehen emakumezko txapelduna izan genuen saioan.
Javier Mangadok bereziki eraikinaren historiaz eta, oro har, Iruñeko antzokien istorioez hitz egin zigun.
Bigarren ordua Gaiarre antzokiaren iruditeria kolektiboa bildu duen Labrit Ondarea-ko buru Gaika Arangurenekin hasi genuen. Haren ondotik Ene Kantak-eko lagunak eduki genituen solaskide, baita Nafarroako Kantu Txapelketako antolatzaileak ere.
Azken txanpan, Pamplonesa musika bandako eta Iruñeko Orfeoiko ordezkariak eduki genituen bidelagun.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Emausko trapuketariekin, haien 50. urteurrena ospatzen | 0 | 5 | 28-10-2022 |
| 2 | Ezkaba ikastetxeko ikasleekin auzolanean egin dugu gaurko Metropoli Forala saioa | 5 | 7 | 17-12-2021 |
| 3 | Ander Perez (Bertsozale Elkartea): "Aurtengo Bertsoaroan espazio eta formatu berriak estreinatuko ditugu" | 0 | 5 | 08-02-2023 |
| 4 | Gaztetxoen hizkuntza ohiturei buruzko saio berezia, Euskaltzaindiarekin eta IKFrekin elkarlanean | 0 | 5 | 28-09-2022 |
| 5 | Metropoli Forala 2023-02-09 | 0 | 0 | 09-02-2023 |
| 6 | Metropoli Forala 2023-09-20 | 0 | 0 | 20-09-2023 |
| 7 | Irrintzi Plaza 2022-03-09 | 0 | 2 | 09-03-2022 |
| 8 | Metropoli Forala 2022-09-30 | 0 | 0 | 30-09-2022 |
| 9 | Metropoli Forala 2023-09-21 | 0 | 0 | 21-09-2023 |
| 10 | Xabier Iraola: "Beti egon da hari bat, baina belaunaldi bakoitzak beretik antolakunde berri bat egin du" | 0 | 5 | 21-05-2019 |