Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Klub mahoneroa hasi da denboraldi berrira begira lanean

Дата публикации: 27-07-2026 13:47:49

Bergara Kirol Elkartea hasi da denboraldi berrira begira lanean, eta aurredenboraldiko partidu bat iragartzeaz batera, hasi da Euskal Ligan jokatuko duen emakumezkoen taldea indartzen, eta baita Ohorezko Erregionaleko proiektu berria ere. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Bergaran hasi dira datorren denboraldira begira lanean, eta gizonezkoen kasuan irudiotan dituzuen lau jokalariak aurkeztu dituzte dagoeneko. Mikel Peñin, Ibai Arabaolaza, Oihan Larrañaga eta Jokin Zeziaga dira taldeko fitxaketa berriak. "Lehenengo hirurak bergararrak dira. Peñin AEBtan egon da futbolean jokatzen, Arabaolazak urtebete egin du kanpoan ikasten eta etxera itzuli da, Larrañaga Elgoibartik dator eta Zeziaga elgetarra da baina gurekin ibili zen jokatzen eta gero Realera joan zen; azken hiru urtetan Hirugarren Mailako taldetan ibili da Realak utzita jokatzen, eta orain Bergarara dator ostera ere", adierazi dute klubetik.

Gizonezkoen taldea indartzen bai, baina lehenengoz Euskal Ligan jokatuko duen emakumezkoen taldera ere hasi dira fitxaketan iristen. Laia Azkarateaskasua bergararra izan da lehenengo fitxaketa. Jokalari hau Eibartik dator mahoneroen erdialdea indartzera. 

Lagun artekoa, egubakoitzean

Esan moduan, aurredenboraldiko partidu batzuk ere iragarri dituzte klub mahonerotik. Oraingo egubakoitzean, uztailaren 31n (11:00, Agorrosin), 2. REF mailako Tudelano etorriko da Bergarara, etxekoen kontra jokatzera. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1415.000 euroko aurrekontua, BKEn handitzen doan kirol egiturari eusteko015.3724-07-2026
2El Urola, el Goierri y el Ilintxa, clubes donde el deporte y el euskera juegan en el mismo equipo0518-06-2026
3Lokatzako familia batu nahi dute Pello Garitanoren egunean014.124-07-2026
4Elene Errasti Portugaleko futbolera doa, Vitoria Guimaraesek fitxatuta01027-07-2026
5Metropoli Forala, Gaiarre antzokitik0516-06-2022
6Ibai Cabo Amorebieta taldera, Realak utzita07.4324-07-2026
7Julen Arriolabengoa, Euskaltel Euskadi indartzera08.3624-07-2026
8Ibarra Kiroldegiak ikasturte berriko jardueren eskaintza aurkeztu du01027-07-2026
9Balantze ekonomiko negatiboarekin bukatu du denboraldia AKEk013.1824-07-2026
10LABek langileen mobilizazioekin lotzen du Elcoro enpresak Geroa kuotak eguneratu izana, ez horrela zuzendaritzak09.2223-07-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5.92. Источник: goiena.eus.