Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Jokin Larrinaga Aranbururi laguntzeko diru-bilketa abiarazi du UDAk

Дата публикации: 30-07-2026 15:05:14

Aretxabaletako jokalariak, martxoan izandako bizkarreko-muineko lesioaren errehabilitazio gastuak ordaintzeko laguntzeko crowfunding-a ipini du martxan futbol klubak. Uztailaren 30ean abiatu dute bilketa eta egunean bertan 55.000 eurotik gora batu dituzte.

Основное содержимое страницы с новостью.

Jokin Larrinaga Aranburu 22 urteko gazte aretxabaletarrak istripua izan zuen martxoan, eskiatzen, eta lesioa izan zuen bizkarreko-muinean. Zaragozako ospitalean egon zen hasieran eta egun, Toledoko Espainiako Paraplejikoen Ospitale Nazionalean dago, errehabilitazio hartzen. "Egoera honek familiarentzat esfortzu ekonomiko handia eskatzen du. Horregatik, denon artean lortutako diruarekin bere errehabilitazioa hobea izatea lortuko dugu. Seguru baietz! Ekimen honetan parte hartzea eskertuko genizueke. Edozein ekarpen ongi etorria izango da", adierazi du UDAk sare sozialen bidez. 

24.000 eurotan jarri zuten muga bilketa abiatzerakoan baina ordu gutxiren buruan kopuru horretara iristear zela ikusita igotzea erabaki zuen UDAk, eta gaur, uztailaren 31, 100.000 eurotan zehaztu dute; eguerdirako, 80.000 eurotik gora zituzten batuta.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ibai Sueskun: "Zubiak mantentzeko erronkari eutsiko diogu"0325-10-2018
2Lokatzako familia batu nahi dute Pello Garitanoren egunean014.124-07-2026
3Balantze ekonomiko negatiboarekin bukatu du denboraldia AKEk013.1824-07-2026
4Aritz Arabiourrutia: "7.000 euroko galerak ditugu; Mondra Egunak gastu handia eragin zuen"09.524-07-2026
5Larra Bideak, Iñaki Larraiozen bakarkako proiektu berria0521-03-2019
6415.000 euroko aurrekontua, BKEn handitzen doan kirol egiturari eusteko015.3724-07-2026
7Aupa, Athletic!-5302-06-2026
8Adierazpen librerako hamaika panel kokatuko ditu Udalak herrian01223-07-2026
9Euskara eta Kirola jardunaldia Larraintzarretik zuzenean0015-11-2018
10"Euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatu dute Iruñeko Euskaltzaleon Martxan08.7514-06-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 18.95. Источник: goiena.eus.