Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Balantze ekonomiko negatiboarekin bukatu du denboraldia AKEk

Дата публикации: 24-07-2026 08:53:47

Harmaila egiteko jarritako diruagatik eta aurten taberna itxita edukitzeagatik, 12.544,71 euroko galerarekin itxi du klubak 2025-2026ko denboraldia. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Aurtengo denboraldiko batzar orokorra egin zuen hilaren 21ean Antzuola Kirol Elkartea futbol klubak. Arlo finantzarioa abendutik hona Eztala futbol zelaian egindako lanek baldintzatu dute erabat. "Alde batetik, harmaila eraikitzeko 21.500 euroko inbertsioa egin du klubak, Goizper enpresak egindako diru ekarpenarekin batera. Horri gehitu behar zaio belar aldaketaren ondorioz taberna ezin izan dela zabaldu; kalte ekonomikoa nabarmena izan da, taberna AKEren diru-iturri garrantzitsuena da eta", azaldu du Iker Manso batzordekideak. Ondorioz, 12.544,71 euroko galerarekin itxi dute 2025-2026ko denboraldia. 

Dioenez, kontuak orekatu eta egoerari buelta emateko "lanketa betean" dago batzordea. Proposamenak aztertuko dituzte, denboraldi berriarekin martxan jarri eta "datozen urteetan" onbidera itzul daitezen. 

Gaur-gaurkoz, 323 bazkide dauzka kirol elkarteak, eta 163 jokalarik erabiltzen dituzte astero Eztalako instalazioak. Gizonezko lau taldetan –nagusiena, gazte mailakoa, kadete mailakoa eta infantil mailakoa–, emakumezko bitan –infantil eta kadete mailetakoa– eta futbol eskolan daude taldekatuta. Azpimarratzekoa da 47 haurrek hartzen dutela parte futbol eskolan. 

AKEren zuzendaritza batzordea, bestetik, hamaika lagunek osatzen dute; Jokin Aranzabal da presidentea eta Nerea Telleria, diruzain eta idazkaria. Batzordekide batek lagako du kargua orain, Eneida Mazmelak. AKEk, batzordea berritzen joateko, deialdiak egingo ditu epe labur eta ertainean.

Esker oneko hitzak

Batzordekideek esker ona adierazi diote Mazmelari, "urteotan egindako lanagatik", baita hainbat norbanako, erakunde eta enpresari ere: "Goizperri, Eztalan harmaila estali bat egokitzeko egindako ekarpenagatik; Aldundiari, Gipuzkoako Futbol Federazioari, Realari eta Udalari, belarra aldatzeko lanak kudeatu eta diruz laguntzeagatik; herritarrei eta herriko enpresa, taberna eta dendei, klubaren sostengu izateagatik; eta kirol arloko langile guztiei". 

AZKEN UKITUAK BERDEGUNEAN

Eztalako belar artifiziala aldatzeko lanak azken txanpan daude, eskuila mekanikoarekin kautxua zapaltzea besterik ez da falta. Modu horretan, kautxua oinarriraino jaitsi eta gainazala mailakatuta geratuko da. Asteburu honetan egingo dituzte esku-hartze horiek. Bestalde, zelaiaren perimetroa inguratzen duen barandaren zati handi bat aldatu egin dute hilabeteotan, egurrezko posteen ordez altzairuzkoak jarrita.

Beraz, datorren denboraldirako prest izango du zelai berria Antzuola Kirol Elkarteak. Euria egiten duenerako, gainera, zaleek harmaila estalia izango dute eskura. Instalazio hori denboraldi honetan egokitu dutela kontuan hartuta, Eztala eraberritu batekin egingo dute topo bisitariek. AKEren nagusien taldeak Gorengoen Mailan jokatuko du, eta, besteak beste, Aretxabaletako bigarren taldearekin neurtuko ditu indarrak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aritz Arabiourrutia: "7.000 euroko galerak ditugu; Mondra Egunak gastu handia eragin zuen"09.524-07-2026
2415.000 euroko aurrekontua, BKEn handitzen doan kirol egiturari eusteko015.3724-07-2026
3Jokin Larrinaga Aranbururi laguntzeko diru-bilketa abiarazi du UDAk018.9530-07-2026
4Amaitu dituzte Eztalako berdeguneko lanak09.1527-07-2026
5Klub mahoneroa hasi da denboraldi berrira begira lanean05.9227-07-2026
6Portugalete debe «60.000 euros» desde hace un año a los grupos de tiempo libre015.3123-07-2026
7عائدات قياسية لريال مدريد الموسم الماضي رغم النتائج المخيبة012.229-07-2026
8Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara0517-10-2019
9Doce comisiones de fiestas de Barakaldo piden un «trato justo» al Ayuntamiento06.8724-07-2026
10El final de los fondos europeos restó 166 millones de ingresos a Euskadi el último año-2605-07-2026

Классификация: Экономика. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.18. Источник: goiena.eus.