Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Lokatzako familia batu nahi dute Pello Garitanoren egunean

Дата публикации: 24-07-2026 10:04:06

Urriaren 3an egingo dute Gorlara Igoera, eta bazkari batekin klubaren 50. urteurrena ere ospatu nahi dute. Dagoeneko eman daiteke izena, hemen.

Основное содержимое страницы с новостью.

2022ko ekainaren 18an hil zen herrian arrasto handia utzi zuen Pello Garitano, 82 urte zituela. Eta aurtengoa haren omenez egiten duten laugarren martxa zikloturista izango da. Bada, klubak 50 urte betetzen dituela aprobetxatuta, Lokatzak erabaki du bi hitzorduak batzea. Alegia, urriaren 3an Pello Garitano gogoan izatearekin batera, hark horrenbeste maite zuen Lokatzaren 50. urteurrena ere egun berean ospatzea. Zelan ez, mahaiaren bueltan batuta.

Lokatzako kideak batuta

Horretan saiatuko dira Lokatzako arduradunak urriaren 3ra begira. "Lokatzak 40 urte bete zituenean, argazki zaharren erakusketa, txirrindularitzaren gaineko mahai-ingurua, herri bazkaria... hainbat gauza egin genituen. Oso pozik geratu ginen orduan, bazkaltzera ehun bat lagun animatu ziren eta tartean izan ziren Jesus Arantzabal, Arritxu Iribar, Txomin Perurena... eta Lokatzako kide izandako asko ere etorri ziren bazkarira. Bada, bost hamarkada bete ditugun honetan, erabaki dugu bi hitzordu batzea. Batetik, urriaren 3an Gorlako Igoera egingo dugu Pello Garitanoren omenez, eta Lokatzako kide izandakoak eta gaur egungoak ere hitzordu horretara joatera animatu nahi ditugu, Pello Garitano gogoan izateko eta, aldi berean, Lokatzaren 50. urteurrena ospatzeko", adierazi dio GOIENAri Ion Unamuno presidenteak.

Bergarakoen asmoa da abuztu aurretik Kirolprobak atarian urriaren 3ko hitzordurako izena emateko aukera egotea. Eta hor bazkarian izena emateko aukera ere egongo da. "Ea urtero Garitano omentzera animatzen diren herriko kuadrillekin batera Lokatzako kideak ere animatzen diren eta elkarrekin bazkaltzen dugun denok, klubaren urteurrena ere ospatzeko", dio Unamunok.

Igoera, jai giroan

Pello Garitanoren martxara edonor apunta daiteke. Ez da ohiko martxa zikloturista bat, jai bat baizik, eta antolatzaileek igoera ere halaxe hartzeko eskatzen dute, jai giroan eta, posible bada, igoera mozorrotuta egiteko. Badira, baita ere, igoera egin aurretik goiza bizikletan buelta bat emateko aprobetxatzen dutenak, eta ondoren batzen dira jaira; alegia, igoerara. Izan ere, martxa bera laburra da, Gorlak dituen zortzi kilometroak, nahiz eta batzuei luzea egiten zaien.  

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Klub mahoneroa hasi da denboraldi berrira begira lanean05.9227-07-2026
2Jokin Larrinaga Aranbururi laguntzeko diru-bilketa abiarazi du UDAk018.9530-07-2026
3Pello Iturria: txikori belarra eta erregaliza0519-04-2018
4Jon Torre : "Petritegin sagardoa urte osoan dastatu daiteke"5719-12-2025
5Aramaioko Guraso Elkartea "kezkatuta" dago azkenaldiko gertaerekin08.7116-07-2026
6415.000 euroko aurrekontua, BKEn handitzen doan kirol egiturari eusteko015.3724-07-2026
7Bost ikastarok eta tailer ziklo batek osatzen dute UEUren Iruñerako udaberriko eskaintza0514-01-2019
8Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute0511-07-2026
9Goittikiren aldeko kamixetak eta Gazte Eguneko bazkarirako tiketak, salgai09.7125-07-2026
10Go running Iruña biltzar-azoka. Itziar Basaguren0508-05-2015

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 14.1. Источник: goiena.eus.