Zuzendaria: Maryam Touzani Urtea: 2026 Herrialdea: Maroko Maryam Touzani zinemagile marokoarraren hirugarren film luzea da CALLE MÁLAGA, ikuspegi gogorragoetatik eta deserosoagoetatik jorratu ohi diren gaiak lantzen dituen komedia delikatua. The Blue Caftan (2022) fabula garratzean egin zuen bezala, oraingoan ere, ertzeko gai bat bilakatu du filmaren oinarria. María Ángeles (Carmen Maura) da protagonista. 79 urteko
‘CALLE MÁLAGA’: Business is business bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Zuzendaria: Maryam Touzani
Urtea: 2026
Herrialdea: Maroko
Maryam Touzani zinemagile marokoarraren hirugarren film luzea da CALLE MÁLAGA, ikuspegi gogorragoetatik eta deserosoagoetatik jorratu ohi diren gaiak lantzen dituen komedia delikatua. The Blue Caftan (2022) fabula garratzean egin zuen bezala, oraingoan ere, ertzeko gai bat bilakatu du filmaren oinarria.
María Ángeles (Carmen Maura) da protagonista. 79 urteko emakumea da, Gerra Zibilak erbesteraturiko espainiarren alaba, eta lasai eta aske bizi da Tangerren. Alabak (Marta Etura) bera bizi den familia-etxea saltzea erabaki duela jakinarazten dionean, ordea, bere bizitza irauli egingo da. Hazten -eta zahartzen!- ikusi duen hiria utzi nahi ez duenaren konbentzimenduz, bere etxea, bere objektuak eta, funtsean, munduan egoteko duen modua galtzeari uko egiteko erabakia hartuta, ahal duen guztia egingo du bere bizilekua mantendu eta urteetan pilatu duen ondarea berreskuratzeko.
Zuzendariak azaldu duenez, filmaren jatorriak lotura zuzena du bere amaren heriotzarekin. Gidoia galera horren ondoren idatzi zuen, minetik, baina baita bizitza ospatzeko beharretik ere. Hala, tristuraren eta bizitasunaren arteko mugimendu bikoitzak zeharkatzen du pelikula, eta oinarrian erresistentzia istorio bat den horrek bide eman dio Touzaniri, beste gauza askoren artean, belaunaldien arteko ezberdintasunei, herentziek eragindako familia-gatazkei eta zahartzaroari buruz hitz egiteko. Izan ere, bere bizitza salbatzeko bide horretan, maitasuna eta desira ere aurkituko ditu protagonistak.
Desira elementu fisiko bezala, noski, bere pultsiotik, emoziotik eta gogobetetzetik, baina baita zahartzaroko erresistentzia- eta auto baieztapenerako-tresna gisara ere. Izan ere, desira da protagonistak bere afektuei buruz erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko hautatzen duen bidea: eguneroko plazer txikietan, hiriaren argian eta ingurunearekiko loturan agertzen da, eta zahartzaroa uko egiteko etapa denaren ideia errotu horren aurkako jarrera gisa funtzionatzen du.
Tarteka datorrena aurreikus daitekeen arren -egiaz, ez dut uste zuzendariak trama izugarri korapilatsua sortzea helburu zuenik, baizik eta zerbait lineala, tolesturarik gabea-, Carmen Maurak ñabarduraz betetako interpretazio argitsu eta biziarekin eusten dio filmari. Izan ere, badu gaitasun bitxi bat Maurak, antzezten duen pertsonaia bakoitza bere buruaren luzapen edo aldaera bat bilakatzeko. Nire burua hobeto azaltze aldera, ez naiz ari erregistro faltaren inguruan, baizik eta erregistro guztiek Maura zeharkatzen dutenaren egitateaz.
Bada, CALLE MÁLAGA duzue horren frogarik berriena.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘YO NO MORIRÉ DE AMOR’: Ez gaitu maitasunak hilko | 0 | 9.65 | 27-05-2026 |
| 2 | Annual Investor Conference 2026 : BMCE Capital réunit investisseurs et entreprises cotées à Marrakech | 0 | 5 | 05-06-2026 |
| 3 | ‘THE DEVIL WEARS PRADA 2’: Azken dantzarena | 0 | 14.17 | 13-05-2026 |
| 4 | La Bourse de Casablanca et Maroc PME concluent un partenariat pour accompagner les TPME vers le marché boursier | 5 | 7 | 06-05-2026 |
| 5 | ‘LOVE ME TENDER’: Askatasunarena | 0 | 10.66 | 10-06-2026 |
| 6 | ‘COUTURES’: Glamouraren itzalarena | 0 | 12.64 | 20-05-2026 |
| 7 | Morocco Capital Markets Days 2026 : le Maroc met en avant ses ambitions financières à Londres | 5 | 6 | 18-05-2026 |
| 8 | 'Haciendo amigos' komedia emango dute asteburuan Aita Marin | 0 | 8.4 | 24-07-2026 |
| 9 | El Festival de Cine Africano de Tarifa-Tánger alza el telón este viernes con 56 películas de 22 países | 0 | 7 | 21-05-2026 |