Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘LOVE ME TENDER’: Askatasunarena

Дата публикации: 10-06-2026 09:34:22

Zuzendaria: Anna Cazenave Cambet Urtea: 2026 Herrialdea: Frantzia Constance Debré idazlea 2005ean banandu zen bere senarrarengandik. Apurtxo bat lehenago utzita zuen abokatu lana -profesional arrakastatsua bazen ere-, idazle lanari ekiteko deliberazioz. Horrekin batera ere, publiko egin zuen bere bisexualitatea. Pasioa eta desira lehenetsi zituen, dirua eta araua baino, eta behinola senar izandakoak ez zion barkatu.
‘LOVE ME TENDER’: Askatasunarena bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Zuzendaria: Anna Cazenave Cambet

Urtea: 2026

Herrialdea: Frantzia

Constance Debré idazlea 2005ean banandu zen bere senarrarengandik. Apurtxo bat lehenago utzita zuen abokatu lana -profesional arrakastatsua bazen ere-, idazle lanari ekiteko deliberazioz. Horrekin batera ere, publiko egin zuen bere bisexualitatea. Pasioa eta desira lehenetsi zituen, dirua eta araua baino, eta behinola senar izandakoak ez zion barkatu.

Constance Debrék idatzitako izen bereko auto fikziozko eleberrian libreki oinarritua, Clémence abokatuaren istorioa kontatzen du Anna Cazenave Cambet zuzendari eta gidoilari frantziarraren LOVE ME TENDER film zorrotzak. Bere jardunaren oinarri gisara ikuspegi feminista eta gizarte-egituren inguruko hausnarketa sakonak ezartzeagatik ezaguna, pelikulak gordin azaleratzen ditu justizia-sistema oso baten egitura misoginoa, homofobia instituzionala, askatasun sexualerako eskubidea, eta baita amatasuna bera zalantzan jartzeko beharra ere.

Uda amaiera batean, Clémencek emakumeekin maitasun-harremanak edukitzen ari dela kontatuko dio senar ohiari. Bere bizitza erabat aldatuko da honek euren seme Paulen zaintzagatik eztabaida judizial gogor bat hasten duenean, hainbat urtez luzatuko den borroka legal eta emozionalaren abiapuntu izango dena. Idazlearen narratiba latza irudi bilakatzeko erronkari heltzeko inongo beldurrik gabe, Cazenave Cambetek askapen-bidaia mingarri batean murgilduko du Vicky Krieps aktoreak gorpuztutako protagonista, amatasunaren eta desiraren inguruko presio sozialean oinarritutako filma eraikitzeko.

Hala, LOVE ME TENDER filmak agerian uzten ditu gizarte oso baten konbentzio eta epai zurrunak – homofobia eta misoginia arrapaladan-, protagonistak ama, maitale eta sexu-subjektu izatearen rolak uztartzeko hautua egiten duenean. Salatzen du ama askea izatea hautu urratzailea dela oraindik, eta guztiaren errora jotzen du sistema patriarkalaren eta botere judizialaren egiturazko mugak erreproduzitzean.

Eta gatazka oso zehatz bati giza ikuspegi sakon batetik heltzen diolako funtzionatzen du. Antzeko gairik jorratu duten beste lan batzuk ez bezala, alferrikako melodramaren formula baztertu, eta ez du protagonista heroia, sinboloa edo biktima idealizatua bilakatzeko xedea. Tonu intimoaren (ia dokumentala) aldeko apustuaz, kontraesanen itsaso batean igerian ari den emakume zaurgarri eta gizatiar baten gisara aurkezten du protagonista, latz, sorgor, eta ikuslearentzat deseroso.

Eta, hain zuzen ere, horrexegatik merezi du ikustaldiak. Badakizue, iraultzarik ez, norbere burua zalantzan jarri gabe.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘THE DEVIL WEARS PRADA 2’: Azken dantzarena014.1713-05-2026
2‘YO NO MORIRÉ DE AMOR’: Ez gaitu maitasunak hilko09.6527-05-2026
3‘LE CITTÀ DI PIANURA’: Joan aurretik, azkena010.6705-08-2026
4‘LAS CORRIENTES’: Aberatsek ere badakite negarraz011.5115-07-2026
5Metropoli Forala 2020-10-060206-10-2020
6‘TOY STORY 5’: Bizirik irautearena014.6524-06-2026
7‘UN POETA’: Mediokre eta prekario010.9922-04-2026
8‘CALLE MÁLAGA’: Business is business012.1515-04-2026
9Kontzentrazioa, Argedaseko eraso matxista salatzeko017.9620-05-2026
10Non biziko duzu eklipsea? Bidali zure argazkiak edo bideoak011.429-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.66. Источник: www.zinea.eus.