Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘YO NO MORIRÉ DE AMOR’: Ez gaitu maitasunak hilko

Дата публикации: 27-05-2026 07:01:12

Zuzendaria: Marta Matute Urtea: 2026 Herrialdea: Espainia Marta Matute aktore, zuzendari eta gidoilari madrildarraren estreinako film luze dramatikoa da YO NO MORIRÉ DE AMOR, bere bizipen propioetan oinarriturikoa. Sari Nagusia -Urrezko Biznaga- jaso zuen estreinaldirako aterpe izan zuen Malagako 29. Zinemaldian, eta baita interpretazio onenen sariak ere bai, eta orain gutxi heldu da zinema-areto komertzialetara.
‘YO NO MORIRÉ DE AMOR’: Ez gaitu maitasunak hilko bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Zuzendaria: Marta Matute

Urtea: 2026

Herrialdea: Espainia

Marta Matute aktore, zuzendari eta gidoilari madrildarraren estreinako film luze dramatikoa da YO NO MORIRÉ DE AMOR, bere bizipen propioetan oinarriturikoa. Sari Nagusia -Urrezko Biznaga- jaso zuen estreinaldirako aterpe izan zuen Malagako 29. Zinemaldian, eta baita interpretazio onenen sariak ere bai, eta orain gutxi heldu da zinema-areto komertzialetara. Bada, joan zaitezte ikustera, ez zaizue damutuko.

Claudia gaztearengan ardazten da istorioa, bere bizitzak norabide aldaketa erradikala emango baitu amari Alzheimerra diagnostikatzen diotenean. Gaixotasuna ekaitz isil bat bezala sartuko da etxean, aspaldian zaildutako familiaren rolak birdefinituz. Zaintza-lanak gain hartu beharraren eta bere adineko edozein neskak bezala bizitzeko nahiaren artean dantzan, protagonistak errealitate berri horretan egoteko modu bat bilatuko du, familia osoaren arteko loturak eraldatuz.

Hala, gaixotasun neurodegeneratibo baten agerpenak marraztuko du filmaren norabidea, baina are sakonagoa da haren bidez mahaigaineratzen duen mezua: Claudiak ez du heroia izan nahi. Melodramaren formulari uko eginda, eta istorioa errealismo intimoz josteko hautu argiz, Júlia Mascort magnetikoak gorpuzturiko emozio eta afektu kontrajarriak dira filmaren benetako hari eroalea, fokua Alzheimerra duen gaixoarengandik zaintzailearen figurara aldatuz.

Kamera etxeko ingurunean kokatuz -plano finko deskribatzaileak dira nagusi- jasotzen ditu maitasunaren izenean zaintzen duenaren asfixia isila, ardura ekonomiko zein familiarrak, eta bahitutako gaztetasun horrek eragindako amorrua. Halaxe aurkezten dizkigu planoan familia-dinamika desorekatu eta ankerrak, kontrol mekanismoak vs emakume disidente bat; eta, alabak zama ikusezin hori bere gain ez hartzea erabakitzen duenean, goitik behera arrakalatuko den etxe bat.

Etxetik irten, harremandu, bere sexualitatea aztertu eta “berekoi” bizi nahi duen emakume gazte bat erretratatzean, Matutek norbere nahiak eta desirak zilegiztatzen ditu, auto sakrifizioaren egiturazko agindu horren gainetik. Hala, filmak zaintza-lanen gaineko iruzur patriarkala alboratu, eta errelatoaren alderdi estali edo zigortuenak jartzen ditu mahai gainean: gaixotasunaren degradazioa eta albokoaren ezinegona, zalantza, errua eta berekoikeria.

Hain zuzen ere, azpimarra hori ikusteko gai ez denari, horixe filmaren gakoa: politizatu dezagun gure etxeotako egunerokoa, bilakatu ditzagun sukaldeak eta bainugelak erresistentziarako gune, eta, birdefinitu ditzagun “maitasuna”, “amatasuna” eta “zaintza” bezalako kontzeptuak. Uler dezagun, behingoz, bizitzak ezin direla sostengatu emakumeon lanaren, etorkizunaren, osasunaren eta askatasunaren gainean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Alzhéimer, no te olvides de mí011.3214-05-2026
2‘LOVE ME TENDER’: Askatasunarena010.6610-06-2026
3‘LAS CORRIENTES’: Aberatsek ere badakite negarraz011.5115-07-2026
4‘LE CITTÀ DI PIANURA’: Joan aurretik, azkena010.6705-08-2026
5‘CALLE MÁLAGA’: Business is business012.1515-04-2026
6"Young and beautiful" filma iritsiko da Golemeko karteldegira asteburu honetan0514-03-2019
7'Haciendo amigos' komedia emango dute asteburuan Aita Marin08.424-07-2026
8Aita Mari aretoa itxita egongo da uztailaren 9ra arte0518-06-2026
9‘UN POETA’: Mediokre eta prekario010.9922-04-2026
10Gorka Otxoa: «Hacer comedia es algo muy serio»08.3616-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.65. Источник: www.zinea.eus.