Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak

Дата публикации: 20-05-2026 08:08:36

Dokumental bakarra kenduta, fikziozko lanak dira gainerakoak. Denak gaztelaniaz errodatutakoak dira, eta bat gaztelaniaz eta euskaraz. Industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan zabalduko dituzte. Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako film laburren katalogoa osatzeko deialdia zabaldu zuen iragan martxoan. Bada, dagoeneko jakinarazi dituzte Nafarroa Shortzinema programaren 2026ko bildumaren parte izango diren sei lanak; dokumental
Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Dokumental bakarra kenduta, fikziozko lanak dira gainerakoak. Denak gaztelaniaz errodatutakoak dira, eta bat gaztelaniaz eta euskaraz. Industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan zabalduko dituzte.

navarra-shortzinema-2026-es-2388

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako film laburren katalogoa osatzeko deialdia zabaldu zuen iragan martxoan. Bada, dagoeneko jakinarazi dituzte Nafarroa Shortzinema programaren 2026ko bildumaren parte izango diren sei lanak; dokumental bakarra kenduta, fikziozko lanak dira gainerakoak. Denak gaztelaniaz errodatutakoak dira, eta bat gaztelaniaz eta euskaraz.

Programaren helburua horiek zinema industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkeztea da, baita Nafarroako Filmotekan, nazio-eremuko beste filmoteka batzuetan, kultur etxeetan eta zinema areto komertzialetan zabaltzea ere.

Jarraian dituzue aukeratutako sei film laburrak:

  • Cuando caigan las hojas (Isa Sáez Pérez) | Fikzioa; gaztelania

Anaelena herrira etorri da barneko zaintzaile lanetan aritzera. Sil, berriz, etxera itzuliko da alaba ingurune natural batean hazteko. Aisialdian, herritik kanpo aparkatutako lur orotako batean elkartzen dira, etorkizun samurrago batekin amets egiteko. Ustekabeko gertakari batek, ordea, haien egunerokoa hankaz gora jarriko du: laguntza eskatuz gero, herriak haien ezkutalekua ezagutuko du, eta Silek ezin izango dio gehiago bere komunitatearen epaiari ihes egin. Laguntza eskatu ezean, Anaelena ez da garaiz iritsiko nagusiaren apeta eta eskakizunei erantzutera. Traktorean agertuko den auzokide batek beren beldurrei aurre egitera behartuko ditu.

  • El relevo (David Mendizábal eta Bárbara Fernández) | Fikzioa

Gazte bat noraezean dabil hirian barna, gauez. Herrialdera iritsi berria da, bakarrik dago eta egoera ezegonkorrean. Lana aurkitzea ia ezinezkoa bihurtu zaio.

  • Inmaculada (Francisco Guillermo Rojo Diez) | Fikzioa

Herri txiki batean, Ama Birjinaren kapera zaintzeko aukera dute Inmaculada. Ohorea dirudiena odisea absurdo bilakatuko da irudia modu misteriotsuan haren etxetik desagertuko denean.

  • Las raíces (Mikel González Beorlegui) | Fikzioa

Aitonaren heriotzaren ondoren, Iker eta Oier amarekin batera familiaren etxera joango dira. Ama amonari etxea txukuntzen laguntzen ari den bitartean, haurrak etxean barrena dabiltza. Traste zaharren artean, Oierrek zeluloide-zinta bat aurkituko du, eta orduan amonak aitonak utzitako “altxorrari” buruz hitz egingo dio: haren filmei buruz. Benetako altxor bat dela sinetsita, Oierrek Iker arrastaka eramango du hura bilatzera. Horrela hasiko da jolasaren eta oroitzapenaren arteko bilaketa bat, Ikerrek jada gure artean ez daudenak ikusteko modu berri bat aurki dezan.

  • Si los pájarps cantan (Beatriz Larragueta) | Dokumentala

Iraganaren eta orainaren arteko bidaia poetiko eta sentsoriala. 1934 eta 1945 bitartean, Ezkaba mendiko San Kristobal Gotorlekura preso zeudenei laguntzera igotzen ziren emakumeen bidaia birsortuko du autoreak.

  • Txoriak (Sandra Iraizoz Cía) | Fikzioa

Ane nerabe bat da, eta ama galdu ondoren aitonarekin bizitzera joango da; ez du hitzik egiten, txistuka baino ez da komunikatzen. Isiltasunaren eta elkar ulertu ezaren erdian, Anek sekretu bat gordetzen duela ohartuko da, eta sekretu horrek amonarekin eta bere familia-historiarekin berriz konektatzera eramango du.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1AZKEN EGUNAK | Nafarroa Zinemaren Lurraldearen 14. edizioa, izen-emate deialdia014.1907-08-2026
2Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean013.1803-02-2026
3Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan011.6320-08-2026
4Listado de los cortometrajes seleccionados para Zinegoak 202608.9819-05-2026
5Listado de los cortometrajes seleccionados para Zinegoak 202608.9819-05-2026
6Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea015.8913-08-2026
7Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’09.5212-08-2026
8Ya está aquí ZG Hedapena 2026014.6307-05-2026
9Ya está aquí ZG Hedapena 2026014.6307-05-2026
10GAZTEAK ZINEAN: “Zinema subjektiboa izanik, kide guztien proposamenei lekua ematen ikasi dugu”010.1808-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.38. Источник: www.zinea.eus.