Ez nago ados
EiTBk gaur utziko dio haurrentzako telebista katea emititzeari. Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak adierazi du desagerpenak kalte atzeraezina sor dezakeela.

Astelehenean ohartarazi zuen Aldatu Gidoia taldeak EiTBren estrategian egon litezkeen aldaketak kezkagarriak izan daitezkeela, eta hain zuzen ere, komunikazio taldeak arratsaldean jakinarazi zuen ETB3ren itxiera. Haurrentzako euskarazko telebista kateak gaur utziko dio emititzeari, eta haren ordez, ETB1ON agertuko da; ETB1eko hainbat edukiren errepikapenak eta zuzeneko saioak eskainiko dituzte bertan.
Erabakia salatuz, Pantailak Euskaraz ekimenak adierazi du haurrentzako euskarazko telebista kate bakarraren desagerpenak kalte atzeraezina sor diezaiokela euskararen normalizazioari. Bada, erabakian atzera egin eta bere sorrera legean dagoen euskararen normalizaziorako helburuari lotu dadila eskatu dio EiTBri, “Euskal Herriko etxe guztietara haurrentzako edukiak modu unibertsalean eta ordu oro iritsiko direla” berma dezaten.
Eskerarekin batera, sinadura bilketa bat jarriko dute gaur martxan. ETB3 Ez Itxi! lelopean, Eusko Jaurlaritzari eta EITBri haurrentzako euskarazko kate unibertsal bat ziurtatzea da helburua. Ondoko esteka ahalbidetu dute sinadura bilketarako: https://labur.eus/ETB3ezITXI
Etorkizun iluna
EiTBk azaldu du aurrerantzean ETB1ON katea agertuko dela telebistetan, eta ETB1eko hainbat edukiren errepikapenak eta zuzeneko saioak eskainiko dituztela bertan. Pantailak Euskarazek, aldiz, Eustatek 2025eko abenduan plazaratutako datuak ekarri ditu mahai gainera: Euskal Autonomia Erkidegoko etxeen ia %40k SmartTVrik ez du, eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian egoera antzekoa dela aurreikusten dute.
MAKUSI haurrentzako euskarazko doako plataforma, gainera, telefono, tablet, eta telebista adimendunetan soilik ikusgarri dagoela gogorarazi dute; eta merkatuan dauden telebista adimendunen %20 inguru ez direla bateragarriak. Ondorioz, “ETB3ren desagerpenak Euskal Herriko familien erdia haurrentzako euskarazko katerik gabe” utzi dezakeela ohartarazi dute.
Bada, etorkizunaz kezkatuta, Pantailak Euskarazek uste du ez dela ETB3 ixteko momenturik egokiena: “Digitalizazioak kontsumo ohituretan aldaketak ekarri dituela, honek egokitzapenak eskatzen dituela, eta hemendik urte batzuetara telebista konbentzionala desagertze bidean egon daitekeela jakinik ere, ez dugu uste ETB3 ixteko momentua heldu denik. Pantailak Euskarazen ustez, ETB3 katearen audientzia apalari (%0,2 ingurukoa) erantzuteko modua honen aldeko apustua indartzea eta honen erreferentzialtasuna biderkatzea litzateke, Katalunian SX3 haurrentzako kate eta plataformarekin egin duten bezala, (urte gutxian honen audientziak biderkatu dituzte nazioarteko eduki erakargarrien aldeko apostuaren bidez) eta ez telebista kate hau egun batetik bestera ixtea”.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Haritz Pascual: rollerskia | 0 | 5 | 17-10-2017 |
| 2 | San Ferminetik Andra Mari Zurira | 0 | 8.26 | 16-07-2026 |
| 3 | Euskaltzain oso izateko hautagai da Jon Sarasua | 0 | 7.09 | 24-07-2026 |
| 4 | Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute Donostia Hiria Torneoan | 0 | 10 | 22-07-2026 |
| 5 | Mikel Belasko: Nafarroa izena | 0 | 1 | 23-11-2017 |
| 6 | LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake” | 0 | 12.65 | 30-06-2026 |
| 7 | Nafarroa Oinez Tantirumairuko ikasleak | 0 | 0 | 11-10-2017 |
| 8 | MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu” | 0 | 8.66 | 09-03-2026 |
| 9 | Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea | 0 | 15.89 | 13-08-2026 |