Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian

Дата публикации: 18-05-2026 08:23:06

Ondareari eskainitako emanaldaien baitan, Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias; Semana santa en Bilbao; Guernika; eta Elai-Alai filmak erakutsiko dituzte Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Euskadiko Filmategiak duela 90 urte hasitako Espainiako Gerra Zibila izango du egunotan ardatz. Euskadiko Gobernuaren Propaganda Atalak lurraldean gertatzen ari
‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Ondareari eskainitako emanaldaien baitan, Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias; Semana santa en Bilbao; Guernika; eta Elai-Alai filmak erakutsiko dituzte Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

Gerra Zibila Euskadin-zinea

Euskadiko Filmategiak duela 90 urte hasitako Espainiako Gerra Zibila izango du egunotan ardatz. Euskadiko Gobernuaren Propaganda Atalak lurraldean gertatzen ari zena munduari jakinarazteko ahaleginean enkargatutako film labur dokumentalak proiektatuko ditu Gasteizko, Donostiako eta Bilboko egoitzetan. Nemesio Sobrevila izan zen talde horren buru.

Lehenengo bi lanek “gurutzada” katoliko frankistaren ideia gezurtatuko dute: Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937), eta Semana santa en Bilbao (1937). Beste biak, Guernika (1937) eta Elai-Alai (1938), Nemesio Sobrevilak propio zuzendu zituen. Lehenbizikoak Kondor Legioak Gernika-Lumo bonbardatu zuenekoa du hizpide; gerraren izugarrikeria pantailaratu nahi du, eta nazioarteko elkartasuna piztu atzerriratutako euskal herritarren alde. Bigarrenak soinu-banda osatugabea du, eta Elai-Alai haur dantza-taldeaz mintzo da. Elai-Alaik nazioartean zabaldu zuen euskal kulturaren eta folklorearen parte bat, Eresoinkarekin batera.

Euskal Zinema Zikloaren baitan ondareari eskainitako saioen barne daude emanaldiok. Maiatzaren 20an Gasteizko Artium Museoan emando dute, eta Santiago de Pablok aurkeztuko du. Hilaren 22an, aldiz, Donostiako Tabakaleran, eta 24an Bilboko Bizkaia Aretoan. Joxean Fernandezek zuzenduko ditu bi saio horiek.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA’: Oroitzapenen gordailua011.5922-07-2026
2MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026
3Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
4‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok07.6215-04-2026
5Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak09.3820-05-2026
6Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’09.5212-08-2026
7‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek08.9311-06-2026
8Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du012.2110-08-2026
9Estreinaldiak: UZTAILAK 10012.3709-07-2026
10Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’015.6126-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.42. Источник: www.zinea.eus.