Zuzendaria: Hlynur Pálmason Urtea: 2025 Herrialdea: Islandia Islandiako paisaien indarra eta handitasuna inork ez bezala erakutsi zizkigun Hlynur Pálmasonek Godland (2022) film mesianikoan; bidaia erlijiotsu batean lurraldeko bizilagunei argazkiak atera eta eliza bat eraikitzea asmo zuen apaiz daniar bat zuen istorio hark protagonista. Bisualki ikusgarria, txunditzeko moduko inguruak filmatu zituen, 'fedea zalantzan jartzeko modukoak’ -gogoratuko
‘THE LOVE THAT REMAINS’: Denbora hilen erritmoan bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.

Zuzendaria: Hlynur Pálmason
Urtea: 2025
Herrialdea: Islandia
Islandiako paisaien indarra eta handitasuna inork ez bezala erakutsi zizkigun Hlynur Pálmasonek Godland (2022) film mesianikoan; bidaia erlijiotsu batean lurraldeko bizilagunei argazkiak atera eta eliza bat eraikitzea asmo zuen apaiz daniar bat zuen istorio hark protagonista. Bisualki ikusgarria, txunditzeko moduko inguruak filmatu zituen, ‘fedea zalantzan jartzeko modukoak’ -gogoratuko duzue horixe bera gertatuko zaiola pertsonaia nagusiari, sinesmen krisi bat eragiteraino-, eta nolabait, antzekotasunak aurki badizkiokegu ere, bestelako eszenaratze intimoago eta sotilagoa dakar Europa iparraldeko zinemagile arrakastatsuaren lan berrienak, THE LOVE THAT REMAINSek.
Erlijioa baztertu eta familian jarriko du fokua; fedearen ordez maitasuna izango da haustura pairatuko duen zutabea. Eta jakingo dugu, hasiera-hasieratik, deskonposizio baten kronika kontatuko digula. Eraisten ari diren etxe batek abiaraziko du istorioa, eta segidan aurkeztuko dizkigu familia protagonistako kideak, banan banan, elkarrekin zerikusirik izango ez balute bezala. Anna (artista), Magnús (arrantzalea), horien hiru seme-alabak (Pálmason zinemagilearenak propio direnak) eta Panda txakurra.
Zuzendariak formatu akademikoaren (1.33:1) muga zorrotzetan harrapatu ditu pertsonaiak. Enkoadre karratuak, bere soiltasunean, paisaiaren zabaltasunari uko egin eta barne-paisaiaren sakonera jotzea behartuko du ikus-entzulea. Ez dago ihesbiderik lau ertz horien artean; pertsonaien arteko distantziak eta isiltasunak are nabarmenagoak egingo dira. Islandiako landa-eremuko herrixka isolatu batean bizi dira, zelai eta aintzirez inguratuta, non naturak agintzen duen. Senideek nekez agurtuko dute elkar, hitz gutxi batzuk baino ez dizkiegu entzungo. Errietak akaso, aitortzaren bat, umeen jolasak. Badirudi kontaketak ez duela martxa hartzen, baina dagoeneko asumitu beharrean gaude ekintza eta akzio-kate inposatuek ez dutela onespenik hemen.
Aldiz, haizeak ezarriko du erritmoa: jarriko ditu dantzan belardiak, harrotuko ditu ur hotzak eta beteko ditu denbora hilak. Mugimendua dakar haizeak, mugimendua da bizitza, eta bizitza da jaiotza, eta nola ez, heriotza. Lau urtaroak ezagutuko ditugu, paisaia loretsuak eta zimelak, koloretsuak zein tristeak. Eta izango dira Anna, Magnús eta seme-alaben patuaren gidariak; emozio, giro eta sentsazio ororen ispilu. Bada, natura eta gizakiaren arteko sinergia berreskuratu eta aldarrikatuko du THE LOVE THAT REMAINSek: gure minak eta pozak paisaiaren etengabeko aldaketen oihartzuna dira.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘Y así seguirán las cosas’ filma errodatzen ari da Marina Palacio | 0 | 5.21 | 15-07-2026 |
| 2 | Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’ | 0 | 16.52 | 24-07-2026 |
| 3 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 4 | Bere lehen fikziozko film luzerako interpreteen bila dabil Iban del Campo | 0 | 7.67 | 16-03-2026 |
| 5 | ‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek | 0 | 8.93 | 11-06-2026 |
| 6 | Marina Palacio ‘Y así seguirán las cosas’ errodatzen bukatzear da | 0 | 6.18 | 12-08-2026 |
| 7 | Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du | 0 | 12.21 | 10-08-2026 |
| 8 | ‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan | 0 | 8.44 | 21-08-2026 |
| 9 | ‘LE CITTÀ DI PIANURA’: Joan aurretik, azkena | 0 | 10.67 | 05-08-2026 |
| 10 | Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak | 0 | 11.2 | 20-08-2026 |