Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

«Eszenatokia behar nire poemetarako eta baserria asmatu nuen»

Дата публикации: 15-09-2026 10:03:11

Habeak pisutsuak direlako. Gaztainondoak igual 500 urte izango dituelako. Eta saguzarrak daudelako ganbaran

Основное содержимое страницы с новостью.

Begoña del Teso

15/09/2026 Actualizado a las 12:03h.

Historian lizentziaduna eta Irakasletzan diplomaduna, irakasle egiten du lan. Berastegin jaioa, Etxe-orde baserrian, Leitzan bizi, Tolosan elkartu ginen. Hiru libururen autore, 'Des egiten', 'Ez da erditzea', 'Geratzen dena', hirurak Elkarrek plazaratuak. Azkenak badu azalean Ainhoa Lukasek sortutako ilustrazioa. Bertan, bi esku ote landare bat besarkatzen dute. Agian, aita hil berritan, hau idatzi baitzuen Ionek kontrazaleko poeman: 'Norbait hiltzean loreak ez, otea jarri behar genukeela zenioen hitz horietan eskakizuna irakurri nuen nik, zure iruditerian arrosa poza bezala otea mina zelako, agian edo ote bizitza bat delako gurea, beharbada (...). Ez dut ezagutzen inor lorategian otea jartzen duenik baina abandonatutako malkarretan, autobide ertzetan bada ere, urrundik dena gara lore, dena indar, dena kolore'. Biok genekien oteak sarri hartzen duela soroa. Biok dakigu saguzarrek 'ikara edo are higuina' sorrarazten dutela. Ez zigun baina inportik, ez gintuen baina kezkatzen eta 'Alerta laranjarekin leihoak zarratu behar dituzu, noizean behin ezin zara bertara heldu lur-jausien erruz. Iraganak jauzi egin eta zureganako errepidea ixten dizu' idatzi eta irakurrita bagenuen ere, poeta gazteen freskotasunaz eta norberaren poemak editatzen jakin beharraz mintzo ginen banku batean, plazan.

– Nik ere.

– Zuk ere zer?

– Inbidiaz begiratzen diet.

– Nortzuei? Zeintzuei?

– Gauetan ganbaran dauden saguzarrei. Baina inbidiaz begiratzeko zuk dituzun zioak ez dira nireak.

– Nola dakizkizun nire zergatiak?

– Poeman irakurriak, 'Inbidiaz begiratzen diezu. Zuk ere ugaztun hegalari izam nahi zenuke (...)'. Esadazu zergatik, zergatik nahi duzu hegan egiten duen sagua izan...

– Poeman esaten dut ba. 'Ilunpetan bizi, hankaz gora hartu atseden, beti zintzilik, beti dilindan zabuan bezala'. Ez al litzaizuke zuri hori gustatuko?

– Bai, ez da plan txarra baina mila aldiz nahiago azken lau lerrotan aipatzen duzun beste hori...

– 'Argazkietan begi gorriekin atera, inguruan ikara edo are higuina sorrarazi' ??! Horrexegatik diezu inbidia!!!

– Bai horixe. Inbiaz diet beldurrezko pelikulak populatzen dituztelako, Banpiro Handiaren mezulariak eta gaueko zerbitzari eder eta leialak direlako. Zergatik aukeratu zenuen zuk 'Chiroptera' maitea zure poemaren protagonista?

– Gero eta bisualagoa naizelako idazterakoan. Gero eta ikusizkoagoa. Nire azken-aurreko poema hauetarako eszenatokiaren premia handia, sakona sentitu nuen. Baserrikoa izanik, nahiz eta egun baserrian bizi ez, baserrikoa izanda nire aitaren giroa, paper fabrika batean lan egiten bazuen ere, baserria sortu zuen nire buruan, nire begietan. Lumaz edo ordenagailuaren arratoiaz. Egia gurean, Etxe-orden, alegia, mandiorik ez zegoela baina nik sortutakoan bazegoen. Eszenategia, paisaia zitzaidan ezinbesteko poemak kokatzeko. Baserri horretan 'lodiak dira hormak' eta ez da sartzen 'hotz-berorik, haizerik, disidentziarik; sekreturik ateratzen ez den bezala'. Eta jakina, saguzarrak daude ganbaran. Gauetan.

– Idazten ari zara orain? Irudikatu al duzu beste agertokirik?

– Idazten, beti. Beste kontua da inoiz kaleratuko ote ditudan letra horiek. Nik idatzi behar dut. Publikatzea beste kontu bat da. Eta idatzi bezain noraezekoa, irakurri. Besteen hitzez elikatzen naiz ni.

– Zer ari zara ba leitzen?

– Andrea Abreu, esaterako, Kanarietakoa da. Begiko dut egunotan ahozkotasunetik gertu dagoen literatura. Andreak tokiko, bertako hizkera eta paisaia hurbila primeran darabiltza 'Panza de burro' eta 'Pajarits preñados' bere nobeletan. Iruñeko Beatriz Chivite Ezkietarekin ere nago engantxatua, 'Oroi garen oro', 'Zeozer gaizki doa'.

– Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasi zuen Londresen Beatrizek eta oso esaldi guapo, natural eta sakonak ditu, 'inoiz izan ez nintzena/izatera bueltatu behar dut', esaterako. Edo 'Orain dela bi aste /Lidl supermerkatuan/erosi nituen arrosak /bizirik daude sukaldean'. Edo...

– ... 'Batzuetan/konexioa galtzen dudanean/mundu honetatik/desagertzen naizela /sentitzen dut'. Poeta berriek badute enkantua berezia. Arriskuak hartzen dituzte. Organikoa da euren poesia.

– Iritsi al zara zu zure heldutasun literariora?

– Ez! Eskerrak! Ari naiz, ari. Hasieran idatzi baino ez nuen nahi. Eskarmentuaren poderioz, irakurleari erreparatzen hasi naiz. Hastapen haietan liburu bat zer zen ere ez nekien.

– ??? !!!

– Poemen pilaketa bat zela uste nuen. Orain badakit zerbait gehiago, handiagoa dela. Hasiera bat behar du izan itxiera ere. Horrek asko kezkatzen nau. Nola ixten da poema liburu bat? Eta lekurik ez duen poemarekin zer egiten duzu? Kanpoan geratu beharko da. Hurrengo baterako? Auskalo...

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleentzat dirulaguntzak018.3301-09-2026
2Aitziber Garmendia regresa a Petritegi para celebrar sus 500 años entre humor y sidra013.4515-09-2026
3Gasteizko euskalgintzak babesa adierazi dio ekainak 13ko Euskaltzaleon Martxari0504-06-2026
4Metropoli Forala 2021-01-050505-01-2021
5Josetxo Azkona. Hitzaren arabera: Hasiera0522-09-2016
6 Aitor Garmendia, azken esprinteko loria 07.9931-12-2020
7Santueneako jubilatuen elkarte ohiak ateak zabalduko dizkio auzo-zaintzari0510-07-2026
8Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek013.9916-07-2026
9Хабенский отметит 50-летний юбилей на сцене МХТ0010-01-2022

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 13.61. Источник: www.diariovasco.com.