Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Jolasteko aitzakiarik ez da falta izan Artadin

Дата публикации: 27-09-2026 13:45:00

Haurrentzako puzgarriek eta herri kirol jolasek arrakasta izan dute gaur Artadin, San Migel jaietako bigarren egunean. Gainera, erromeria eskaini dute Izer eta Alabier trikitilariek, eta jan-edanerako aukera zabala izan da txosnan.

Основное содержимое страницы с новостью.

Giro paregabearekin ari dira ospatzen Artadiko San Migel jaietako bigarren eguna. Ajerik ez da nabari auzotarren artean, eta gaur oraindik ere festarako indartsu jarraitzen dute.

Haurrek zein helduek gozatu dute gaurko goizaz. Izan ere, jolastoki bilakatu da gaur goizean Artadiko plaza. Umeek puzgarrietan ibiltzeko eta askotariko herri kirol jolasak probatzeko aukera izan dute, eta giroa alaitzeko, Izer eta Alabier trikitilariek eskaini dute erromeria saioa. Musikaz gozatzeko ez ezik, sabela betetzeko aukera izan dute txosnara pintxo edota edari bila gerturatu direnek.

Eeguerdi partean jubilatuen bazkaria ere egin dute, eta arratsaldean jarraituko du festak, zezenekin, puzgarriekin, pilota erakustaldiarekin eta beste erromeria saio batekin.

Gaur, igandea

  • 16:30. Arno zezen txikiak eta pottokak.
  • 16:30-19:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Pilota eskolako eskuzko erakustaldia.
  • 18:30. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Etzi, asteartea, Mikel Deunaren eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:00-13:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partida: Oihan Etxeberria-Aratz Ormaetxea / Eñaut Lizeaga-Asier Balerdi.
  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
  • 13:00. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
  • Arratsaldean. Bertsolarien bigarren saioa eta erromeria trikitilariekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Dagoeneko festetan dira Artadin08.6226-09-2026
2Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko06.0527-09-2026
3Jaiei hasiera ematear dira Artadin07.7426-09-2026
4Beinke-Loramendi dantzak ikusmin handia piztu du Herriko Plazan010.8226-09-2026
5Mitarte kalea, dantzariz betea010.6926-09-2026
6Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan08.4624-09-2026
7Aitor Agirre eta Mattin Salegiren agurra08.6226-09-2026
8Ehunka eztarri bat eginda afaldu ostean abesteko09.2326-09-2026
9Gidatze maniobra ausartegiak erakusten dituzten bideoak sare sozialetan jarri dituzten bi motoziklista ikertzen ari dira011.4425-09-2026
10Altsasun eta Lekeition izango dira asteburuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioak06.6325-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.8. Источник: baleike.eus.