Gaur arratsaldetik asteartera arteko egitaraua prestatu dute. 16:00etan botako dute txupina, eta jarraian arno zezenak eta pottokak izango dira plazan.
Ordu gutxi barru abiatuko dituzte San Migel jaiak Artadin, eta prest dute egitaraua. Zehazki, gaur arratsaldean hasiko dira festak, txupinazoaren jaurtiketarekin eta arno zezenekin zein pottokekin, eta asteartera arte luzatuko dira, Mikel Deunaren egunera arte, alegia. Askotariko jarduerak prestatu dituzte egun horietarako.
Zumaiatik (Patxita Etxezarreta kaleko geltokitik) Artadira joateko eta itzultzeko autobusak izango dira hiru egun horietan. Gaur, larunbata, 16:00etan abiatuko da autobusa Zumaiatik, eta 20:30ean egingo du itzulerako bidea; bihar, igandea, 11:00etan eta 16:00etan izango dira joaneko autobusak, eta 14:30ean eta 20:00etan itzulerakoak; eta asteartean, 10:30ean izango da joanekoa eta 14:30ean itzulerakoa.
EgitarauaGaur, larunbata
Bihar, igandea
Asteartea, irailak 29, Mikel Deunaren eguna
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Dagoeneko festetan dira Artadin | 0 | 8.62 | 26-09-2026 |
| 2 | Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko | 0 | 6.05 | 27-09-2026 |
| 3 | Jolasteko aitzakiarik ez da falta izan Artadin | 0 | 8.8 | 27-09-2026 |
| 4 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 5 | Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun | 0 | 9.42 | 24-09-2026 |
| 6 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 7 | Mitarte kalea, dantzariz betea | 0 | 10.69 | 26-09-2026 |
| 8 | Flysch Trailerako azken entrenamendua egingo dute bihar goizean | 0 | 7.54 | 25-09-2026 |
| 9 | Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 10 | Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia | 0 | 8.52 | 24-09-2026 |