Zumeta baserria geratu zen bigarren postuan eta Iraola Zaharra, hirugarrenean. Publikoaren saria Basabek jaso zuen
Eli Aizpuru
Errezil
05/10/2026 a las 17:04h.
Arrakastatsua izan da beste behin Gaztetandik kultur elkarteak Errezilen antolatutako XIII. Sagardo Lehiaketa Herrikoia. Jende ugari gerturatu zen herriko frontoira pasa den larunbat gauean Errezilgo baserri desberdinetan ekoitzitako sagardoa probatzera eta era berean, lagunarteaz eta jana eta edanaz gozatzera.
18 sagardogile izan ziren lehian eta epamahaiaren iritziz, Agerre Goikoa baserriak ekoitzitako sagardoa izan zen onena. Zumeta baserria geratu zen sailkapeneko bigarren postuan, eta Iraola Zaharra sagardogilearentzat izan zen hirugarren postua.
Publikoa ere adituEz zen sagardoa bakarrik izan Gaztetandikek antolatutako festaren protagonista. Pintxoak eta kafea ere izan zituzten bertaratutakoek eta janarekin batera, banan-banan probatu ahal iza zuten herriko baserrietako zukua. Ondoren, euren iritzia ere kontuan hartu zen. Hala, publikoaren saria Basabek jaso zuen eta haren atzetik Erdoiztak eta Agerre Goikoak eskuratu zituzten bigarren eta hirugarren sariak.

Honako hemezortzi baserri hauek hartu zuten parte txapelketan: Urdalleta, Agerre Goikoa, Buztinzuri, Irure Txiki, Estrada Zaharra, Lasturreta, Aritzeta Goikoa, Ibarguren, Galarraga saletxe, Aranguren, Zuazketa, Zumeta, Iraola Zaharra, Basabe, Aritzeta Azpikoa, Mugarrieta, Muno Haundi eta Erdoizta.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Getarian marmitakoarekin, herri bazkaria | 0 | 8.79 | 09-08-2026 |
| 2 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 3 | Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña | 0 | 13.61 | 06-08-2026 |
| 4 | Azpeitiarrek indartsu jarraitzen dute Nafarroako G.P. Terresis Magna erremonteko txapelketan | 0 | 22 | 20-08-2026 |
| 5 | Ekaitz Goikoetxeak irabazi du XXXV. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa | 0 | 14.35 | 08-09-2026 |
| 6 | Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan | 0 | 6.14 | 19-09-2026 |
| 7 | Opor hutsunea sumatu da azoka goibel batean | 0 | 10 | 19-08-2026 |
| 8 | Sortzaileetan jarriko du fokua Basquervillek | 0 | 9.15 | 28-09-2026 |
| 9 | Etxebizitzarekin negozioari ez! Etxebizitza-parke publikoa denontzat | 0 | 17.14 | 19-09-2026 |
| 10 | Baratzak lehor badaude ere, leka gorriak hazi dira | 0 | 7.66 | 29-07-2026 |