0 eta 5 urte arteko umeak dituzten amei dago zuzenduta, eta Haizea Egiguren Iriartek bideratuko ditu saioak astelehenetan
Eli Aizpuru
Azpeitia
12/09/2026 a las 16:49h.
Hirugarren urtez jarraian, Amak Tribuan egitasmoan parte hartzeko aukera izango dute 0 eta 5 urte bitarteko umeak dituzten amek. Azpeitiko Basazabal jauregian izango dira saioak, bi astean behin, astelehenetan, urriaren 5etik urtarrilaren 11ra bitartean. Bi ordutegi egongo dira aukeran: 10:00etatik 12:00etara edo 17:00etatik 19:00etara.
0 eta 5 urte arteko umeak dituzten amei dago zuzenduta, eta Haizea Egiguren Iriartek bideratuko ditu saioak. Egigurenek azaldu duenez, «amatasuna elkarrekin bizitzeko espazio bat»da Amak Tribuan. Proposamenaren helburua amatasuna partekatzeko, gelditzeko eta zaindua sentitzeko topagune bat eskaintzea da. «Ekimenak egunerokoan amatasunarekin batera ager daitezkeen erruduntasunari, exijentziari, frustrazioari, pozari eta plazerari tokia egin nahi die, epairik gabekogiroan eta elkarren sostenguan oinarrituta. Horrez gain, amaren zaintza erdigunean jarriko da,zaintzaileak ere zaindua izateko duen beharra azpimarratuz».
Izen-ematea irailaren 30era arte egin ahal izango da, hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 943 255 006 telefono zenbakira deituta.
Saioetan zaintza eta ongizatea sustatuko dira, norberaren beharrak identifikatzen lagunduz eta tratu onean oinarritutako harremanak indartzeko baliabideak eskainiz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan | 0 | 10.42 | 25-09-2026 |
| 2 | Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean | 0 | 6.23 | 24-09-2026 |
| 3 | Datozen egunetan zabalduko dute izena emateko epea, bailarako Jabetze Eskoletan | 0 | 21.39 | 05-09-2026 |
| 4 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 5 | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean | 0 | 5.73 | 25-09-2026 |
| 6 | Zelabideko Jaietarako tiketak, salgai | 0 | 18.48 | 23-09-2026 |
| 7 | Los embajadores infantiles calientan motores | 0 | 5.62 | 20-09-2026 |
| 8 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 9 | Gizon bat atxilotu dute, beste bati giltza ingelesez eraso egiteagatik | 0 | 9.66 | 28-09-2026 |
| 10 | Zazpi zuhaitz espezie ezagutzeko abagunea | 0 | 10 | 09-10-2026 |