A Seriean Martijak Lasorekin osatuko du bikoa, Ezkurdiak Albisurekin eta Zabaletak Larrazabalekin. B Seriean Joanes Bakaikoak ez du jokatuko.
San Ferminetako lau eta erdiarekin udako pilota jaialdietan bete-betean murgildu da katedra. Udako festetako torneoei beste klasiko bat batuko zaie: CaixaBank Mastersa. Pelota Pro Ligak Mastersa eta udako torneoak aurkeztu zituen ekainaren 23an Bilbon.
CaixaBank Mastersa bi mailatan jokatuko da, A Seriean edo lehen mailan, eta B Seriean edo promesen mailan. Txapelketa honetan Baiko eta Aspepelota enpresetako pilotarien arteko bikoteak osatzen dira.
B Seriean ez da Joanes Bakaikoa pilotaria ariko. Amiano-Gabirondo, Jaka-Eskuza, Murua-Eskiroz, P.Etxeberria-Landa, Peña II.-Loza, Zabala-Morgaetxebarria eta Zubizarreta IV-Bikuña izango dira lehiatuko diren bikoteak. Txapelketa uztailaren 16an hasiko da Amorebieta-Etxanon, eta Zallan despedituko da, urriaren 3an.
A Seriean, ordea, lehen mailako hiru pilotari sakandarrek jokatuko dute. Ezkurdiak Albisurekin osatuko du bikoa, Lasok Martijarekin eta Zabaletak Larrazabalekin. Beste bikoteak Altuna III-Imaz, Artola-Rezusta, Dario-Iztueta eta Elordi-Mariezkurrena II dira. Kasu honetan, txapelketa uztailaren 17an hasiko da Vianan, Dario-Iztuetaren eta Altuna-Imazen arteko partidarekin. Finalerdiak Nafarroa Arenan jokatuko dira urriaren 2an, eta finala toki berean, urriaren 4an.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ezkurdiak eta Zabaletak ez diote Mastersari hasiera ona eman | 0 | 17.1 | 20-07-2026 |
| 2 | Esperimentua, finalera! | 0 | 17.31 | 09-03-2026 |
| 3 | Tanto bakarrarengatik, eta polemika tarteko, Elordi eta Zabaleta finaletik kanpo | 0 | 7.46 | 16-03-2026 |
| 4 | Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute Donostia Hiria Torneoan | 0 | 10 | 22-07-2026 |
| 5 | Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan | 0 | 8.31 | 25-07-2026 |
| 6 | P. Etxeberriak eta Zabaletak ezin izan zuten San Fermin Trofeoa eskuratu | 0 | 8.62 | 15-07-2026 |
| 7 | Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest | 0 | 8.92 | 09-07-2026 |
| 8 | Теннисист Медведев впервые в карьере выиграл турнир серии Masters | 0 | 0 | 19-08-2019 |
| 9 | Рублев проиграл Циципасу в финале турнира серии "Мастерс" в Монте-Карло | 0 | 0 | 18-04-2021 |
| 10 | Первая ракетка мира Джокович вышел в финал теннисного турнира серии "Мастерс" в Риме | 0 | 0 | 20-09-2020 |