Azken hiru urteak profesional moduan Caja Rural Seguros RGA taldearen mallota janzten ibili eta gero, Julen Arriolabengoa eskoriatzarra laranjez jantziko da datorren urtean. Bi urterako kontratua sinatu du Euskaltel Euskadirekin.
Julen Arriolabengoak (Eskoriatza, 2001) erronka berriak izango ditu datorren urtean, Caja Rural Seguros RGA taldeko ziklista izateari utzi eta Euskaltel Euskadira joango delako. Eskoriatzarrak urteak egin ditu talde nafarrean, bertako harrobikoa da eta amateur mailan mallot horrekin nabarmendu zen, hainbat lasterketa irabazita, baita Euskaldun Torneoa irabazi ere. 2024an profesionaletara egin zuen salto eta hiru denboraldi hauetan esperientzia pilatzen joan da Caja Rural Seguros RGAn. 2026an, berriz, igotzailea den ziklista honek bereziki mendiko etapetan egingo dio ekarpena Euskaltel Euskadiri. Talde laranjarekin bi denboralditarako kontratua sinatu du.
Donostiako klasikora begiraAurtengo denboraldiari, ordea, oraindik lasterketa asko geratzen zaizkio, eta Julen Arriolabengoa eskoriatzarra eta Joseba Lopez arrasatearra Donostiako klasikoan izango dira abuztuaren 1ean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Klub mahoneroa hasi da denboraldi berrira begira lanean | 0 | 5.92 | 27-07-2026 |
| 2 | Aritz Arabiourrutia: "7.000 euroko galerak ditugu; Mondra Egunak gastu handia eragin zuen" | 0 | 9.5 | 24-07-2026 |
| 3 | Arriolabengoa eta Lopez, hirugarrengoz, Donostiako Klasikoan | 0 | 15.82 | 30-07-2026 |
| 4 | Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan | 0 | 8.31 | 25-07-2026 |
| 5 | El Fraikin BM Granollers renueva a su pivote más prometedor hasta 2029 | 5 | 5 | 18-06-2026 |
| 6 | Beñat Arratibel salta de Urritxe a Fadura | 0 | 5 | 02-07-2026 |
| 7 | Aitor Garmendia, azken esprinteko loria | 0 | 7.99 | 31-12-2020 |
| 8 | Julene Azpeitia ipuin lehiaketarako lanak irailaren 15a bitartean aurkez daitezke | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 9 | Euskaltzain oso izateko hautagai da Jon Sarasua | 0 | 7.09 | 24-07-2026 |