Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘LE CITTÀ DI PIANURA’: Joan aurretik, azkena

Дата публикации: 05-08-2026 07:28:36

Zuzendaria: Francesco Sossai Urtea: 2025 Herrialdea: Francesco Sossai Badira zarata handirik egin gabe iristen diren filmak, baina amaieran publikoarengan arrasto sakona utz dezaketenak. Le città di pianura (2025) da horietako bat: itxuraz kontakizun xumea, baina barruan gizartearen eta pertsonaien barne-munduen erretratu konplexua gordetzen duena. Francesco Sossai zinemagileak zuzendutako lanak harrera bikaina jaso du kritika espezializatuaren
‘LE CITTÀ DI PIANURA’: Joan aurretik, azkena bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Zuzendaria: Francesco Sossai

Urtea: 2025

Herrialdea: Francesco Sossai

Badira zarata handirik egin gabe iristen diren filmak, baina amaieran publikoarengan arrasto sakona utz dezaketenak. Le città di pianura (2025) da horietako bat: itxuraz kontakizun xumea, baina barruan gizartearen eta pertsonaien barne-munduen erretratu konplexua gordetzen duena. Francesco Sossai zinemagileak zuzendutako lanak harrera bikaina jaso du kritika espezializatuaren aldetik; baita David di Donatello sariketan arrakasta lortu ere. 2025eko Cannesko Zinemaldian (Un Certain Regard sailean) estreinatu zen road movie malenkoniatsu eta berezi hau.

Carlobianchi eta Doriano, urte luzez adiskideak izan diren bi gizonak, dira protagonistak. Unean uneko bulkadei men eginez bizi dira, eguneroko kaotiko eta basati samar batean murgilduta. Bada, hautu zoro horietako baten albo-kalte gisara helduko dira, arkitektura ikasketak burutu bitartean, munduan bere tokia aurkitu nahian dabilen Giulioren bizimodu monotonora. Azken honen planak irauli, eta hirukoteak Veneziara joko du, bakoitzaren uste sendoak eta ziurtasunak kolokan jarriko dituen, eta gehiegikeriek, enkontruek eta agerpen txikiek ezaugarrituko duten bidaian.

Azken urteotan Italiako zinema independenteak eguneroko bizitzaren xehetasunetan oinarritutako kontakizunak lehenetsi ditu, eta Le città di pianura joera horren adibide esanguratsua da. Ez du dramatismo handirik edo narrazio-egitura konplexurik; kontrara, paisaiaren, denboraren eta isiltasunaren bidez eraikitzen du bere diskurtsoa, esperientzia sentsorial eta emozional baten gisara-edo, ikusleak pertsonaien erritmo berean bizitzera gonbidatuz.

Bada, Italiako lautadetako paisaia zabal eta hustua da kontakizunaren ardatz estetiko nagusia, ez baitu soilik dekorazio funtzioa betetzen; pertsonaien bakardadea, errutina eta etorkizunarekiko ziurgabetasuna irudikatzen ditu. Era berean, interpretazio nabarmenek utzitako keinu txikiek adierazten dituzte beren gatazkak, gehiegizko dramatismorik gabe, isiltasunek, elkarrizketek baino gehiago. Hala, filmean ez dago efektu ikusgarririk edo bihurgune narratibo harrigarririk; aldiz, eguneroko bizitzaren xehetasunetan aurkitzen du indarra.

Ikusle paziente baten konplizitatea eskatuko du honek. Gehitxo, akaso -horixe du ere ahulgune nagusia-, baina ordainetan esperientzia zintzo eta koherentea eskaintzen du. Onak ez dezala txarra estali, ordea, eta ez dezagun alde batera utzi badirela behar baino gehiago luzatzen diren sekuentziak. Izan ere, soila denak ez luke zertan motela izan.

Labur esateko, Le città di pianura ez da erantzunak eskaintzen dituen filma, galderak planteatzen dituena baizik.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘UN POETA’: Mediokre eta prekario010.9922-04-2026
2‘LOVE ME TENDER’: Askatasunarena010.6610-06-2026
3Metropoli Forala 2025-10-280528-10-2025
4‘YO NO MORIRÉ DE AMOR’: Ez gaitu maitasunak hilko09.6527-05-2026
5‘LAS CORRIENTES’: Aberatsek ere badakite negarraz011.5115-07-2026
6Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da bizkarreko lesioagatik-2301-07-2026
7Metropoli Forala 2025-01-280228-01-2025
8Le nouveau film de Paolo Sorrentino ouvrira la Mostra de Venise 20250504-07-2025
9Metropoli Forala 2021-01-070507-01-2021
10Irrintzi Plaza 2020-10-090109-10-2020

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.67. Источник: www.zinea.eus.