Zehazki, 2027ko hauteskundeetarako Elizatxoko igogailua amaitzea lehenesten dutela diote, «auzotarren kezka eta beharren aurretik».
Atzietako garapen urbanistikoaren kudeaketaren inguruan, «interes elektoralistak lehenestea» leporatu dio Hernaniko PSEk EH Bilduri. Sozialisten arabera, 2027ko udal hauteskundeetarako Elizatxoko igogailua amaitzea lehenesten du Udal Gobernuak, «auzoarentzat ahalik eta akordiorik onena bilatu beharrean».
Diotenez, txosten tekniko bat eskatu zuten martxoan, «jarduketa ingurunean hobeto integratzea eta bizilagunentzat atseginagoa egitea ahalbidetuko luketen proiektuaren balizko aldaketak aztertzeko, baita aldaketa horren ondorioak ezagutzeko ere». Eta sozialistek salatu dute orrialde eta erdiko txostena bi hilabete eta erdi geroago iritsi zaiela. «Tartean, alkateak batzorde batean dokumentua mahai gainean zuela aitortu zuen, baina oraindik sinatu gabe».
Ondorioz, sozialistek haien jarrera aldatzea erabaki zuten maiatzeko osoko bilkuran, zeinean Atzietako bizilagunak zeuden. Horrela, nahiz eta orain arteko erabaki guztien alde agertu, herritarrek aurkeztutako alegazioei emandako erantzunaren aurka bozkatzea erabaki zuen PSEk: «Denbora daramagu egiten ditugun proposamenak aztertzeko eskatzen, eta posible den eta horren ondorioak ezagutu gabe, ez dugu garapen hori babesten jarraituko», diote. Gainera, osoko bilkuran, Udal Gobernuak sozialistei leporatu zien proposamenak egin izana ondorioak ezagutu gabe, eta salaketa hori gaitzetsi nahi dute sozialistek; izan ere, «martxoan egindako proposamenean ondorio horiei buruz galdetu genuen».
Horrela, PSEren ustez, «EH Bilduren lehentasuna Elizatxoko igogailua 2027rako burutzea da, kudeaketaren balantze gisa amaitutako obra bat aurkezteko, nahiz eta horrek ekarri proiektua hobetu dezaketen proposamenei jaramonik ez egitea eta bizilagunen eskaerei hobeto ez erantzutea».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | PSE-EEk salatu du Osiñagako mugikortasun arazoa ez konpontzea | 0 | 23.27 | 16-05-2026 |
| 2 | PSE-EEk salatu du presoen aldeko manifestazioa egitarauan sartzea | 0 | 24.74 | 23-06-2026 |
| 3 | NAN eta pasaportea egiteko zerbitzu ibiltaria eskatu du Astigarragako PSEk | 0 | 14.93 | 22-05-2026 |
| 4 | EAJk etxebizitza krisiaren aurrean geldotasuna leporatu dio EH Bilduri | 0 | 21.39 | 08-07-2026 |
| 5 | EAJk salatu du jaietan Ertzaintzaren kontrako kantuak entzun izana berriro | 0 | 16.2 | 26-06-2026 |
| 6 | 'Do it yourselfie' | 0 | 7.92 | 26-02-2026 |
| 7 | San Joanetan txosnagunean gertatutakoa salatu du Hernaniko EAJ-PNVk ere | 0 | 17.18 | 30-06-2026 |
| 8 | LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake” | 0 | 12.65 | 30-06-2026 |
| 9 | Martxan da aurrekontu partehartzaileen bozketa, eta 22 proposamen daude aukeran | 0 | 11.19 | 01-07-2026 |
| 10 | Haritz Pascual: rollerskia | 0 | 5 | 17-10-2017 |